1819an eraiki zen, Regent Street kalea garaiko erosketa kale nagusia zen Piccadilly ("circus" hitza "kalegurutze batean irekitako gune zirkular ireki" bati deritzo) kalearen lotzeko asmoz, gaur egun Shaftesbury Avenue kalean antzerkiekin lotzen da, bai eta the Haymarket, Coventry Street (Leicester Squareko norantzan) eta Glasshouse Street kaleekin ere. Erosketa eta denborapasa guneekin duen hurbiltasunak, West Enden bihotzean izanik duen erdiguneko kokapenak, bai eta trafiko bidegurutze nagusiena izateak, bere kabuz topagune eta erakarpen turistiko bilakatu du.
Neoiz eginiriko bideo pantaila eta iragarki hesiengatik nabarmentzen da, bere iparraldeko bazter batean dagoen eraikin batean muntatuta daudenak. Nabarmentzekoak dira ere Anthony Ashley Cooperren omenez altxatutako iturria eta Erosen estatua (zehazki Karitate Kristauaren Aingerua). Eraikin esanguratsu ugariz inguratuta dago, horien artean London Pavilion eta Criterion Theatre. Enparantzaren azpikaldean Londresko metroaren geltokia den Piccadilly Circus tube station dago.
Kokapena eta monumentuak
Piccadilly Circus hiriko turistentzako atrakzio garrantzitsuenez inguraturik dago, Shaftesbury Memoriala, Criterion Theatre, London Pavilion eta hainbat txikizkari dendaz adibidez. Gainera, Soho auzoan gaueko klubak, jatetxeak eta tabernak topa daitezke.
Zeinu argiztatuak
Piccadilly Circus 1990tik egon da zeinu argiztatuz inguraturik baina orain, eraikin batek baino ez dauzka (Iparraldeko kantoikoak, Shaftesbury Avenue eta Glasshouse Street bitartekoak). Antzinako bonbilla goriak neonezko argiengatik ordezkatu ziren.
2014tik, toki honek sei publizitate pantaila dauzka.
Hyundai Motors da seiretako berriena, 2011ko irailaren 29an jarri zena.
TDKen iragarpena Schweppesek erabiltzen zuen tokian ezarri zen 1990ean.
McDonald'sek 1987an eman zion hasiera bere errotuluari eta 2001ean neon argietatik LED argietara aldatu zen. Amaitzeko, zeinu handiago eta distiratsuago bat jarri zuen 2008an.