Pianola edo piano pneumatikoa piano mekaniko mota da, paper-biribilki batean egindako zulotxoen bidez erregistratutako obra automatikoki jo dezakeena. Sistema pneumatikoa erabiltzen da mailuei eragiteko (pedalez eragiten zaiona edo elektrikoa).[1]
Jatorriz, Pianola marka erregistratua zen (Aeolian Company); gerora, sistema horretan oinarritutako piano automatikoak izendatzeko erabiltzen hasi zen, eta batzuetan piano mekaniko terminoaren baliokidetzat erabiltzen da.[1]
Hauspo-talde batek hornitzen du mekanismo pneumatikoa — pertsona batek eragindako pedalek mugitzen dituzte normalean —, eta ez du musika-ezagutzarik behar. Hauspo horiek motor elektriko batek ere eragin ditzake.
Erreferentziak
Kanpo estekak