Philip K. Dick's Electric Dreams britainiar zientzia fikziozko telesail antologikoa izan zen, 2017an Channel 4-k eman zuena.
Telesailaren arreta ez dute teknologia berrietan jartzen, teknologia horrek egunerokoa zalantzan jartzen duen puntuetan baizik, ohartarazteko hautsi egin daitezkeela ustezkoak diren hesiak. Galderak egiten ditu, askotan erantzunik eman gabe, ikusleak bereak bilatzeko. Gizartearen ikuspuntutik aztertuta, auzi anitz jartzen ditu mahai gainean, eskubideei buruzkoak —pribatutasuna, datuena zein gizakien adimenarena—, segurtasunaren eta askatasunaren arteko talkari buruzkoak, terrorismoari buruzkoak, diskurtso politikoen ondorioei buruzkoak…. Egun gizarte gisa planteatzen diren galderak, Philip K. Dickek 1960ko hamarkadan garaturiko istorioetan oinarrituta[1]
Atalak
- 1 (The Hood Maker)
- 2 (Impossible Planet)
- 3 (The Commuter)
- 4 (Crazy Diamond)
- 5 (Real Life)
- 6 (Human Is)
- 7 (The Father-thing)
- 8 (Autofac)
- 9 (Safe and Sound)
- 10 (Kill All Others)
Erreferentziak
Kanpo estekak