Petworth House edo Petworth Etxea, Ingalaterrako Petworth udalerrian dagoen landetxe edo jauregi bat da, Mendebaldeko Sussex konderrian.
1688an Charles Seymour, Somerseteko 6. Dukeak eraikiarazi eta 1870eko hamarkadan Anthony Salvin arkitektoak zaharberritu zuen. Eraikina lorategi dotoreez osatutako lurjabetzaz inguratua dago.
1984ko ekainaren 1etik National Trust erakundeak mantendu eta kudeatutako eraikina da eta gaur egun museoa ere bai.
Zinema
Zineman film ugariren eszenak girotzeko kokalekua izan da, tartean Barry Lyndon (1975), Silver Bears (1977), Elizabeth: The Golden Age (2007), Maleficent (2014), Mr Turner (2014), Rebecca (2020), Bridgerton (2022) eta Napoleon.
Kanpo estekak