Penedo dos Tres Reinos Galizian, Frágua dos Três Reinos Portugalen, 1.025 metroko garaiera duen tontor bat da,[1] Marabon mendilerroko mendi sisteman integratua. Erdi Aroan Portugal, León eta Galiziako hiru erresuma zaharren arteko mugan zegoen eta hortik datorkio izena.
Tradizioaren arabera, leku horretan bildu ziren Galizia, Leon eta Portugalgo erregeak, erresuma horien arteko mugaketa ezartzeko.[2]
Gaur egun Penedo Moimenta fregesian (Vinhais udalerrian (Portugal)), Ourenseko probintziako A Mezquita herrian eta Zamorako probintziaren Hermisende udalerrian (Gaztela eta Leongo erkidegoan).
Erreferentziak
Kanpo estekak