Pello Iraizoz (Iruñea, 1957) nafar artista eta etnografoa da [1]. Magdalena auzoan bere etxe-tailerra dauka eta han sortzen ditu tipologia anitzeko harri-lanak. Gaur egun, Euskal Herriko hilarrigileen adibide adierazgarrienetariko bat da eta Jose Rotarekin batera galtzear zegoen antzinarotik eratorritako ondare honek indartzea lortu dute. Lan geihenak memoria historiokoarekin lotura zuzena dute, hala nola, Nafarroako Konkistarekin, 1936ko erailketekin edo etnografiarekin.
Biografia
Familia apal batean jaio zen eta ez zuen arte formakuntzarik izan, hori dela eta, guztiz autodidakta den artista bihurtu egin da. Harriak lantzera bultzatu ziona euskal kulturarekiko miresmena izan zen, betidanik etnografia izan du gustoko. Hortik abiatuta, konturatu zen etnografia koaderno askotan disko-formako hilarriei buruz hitz egiten zutela, agian, Nafarroa hilarri geihen daukan munduko eskualdea delako. 18-20 urte zituelarik Garraldan Jose Rota Orradre izeneko adineko pertsona ezagutu zuen. Hark galtzear zeuden euskal hilarriak berreskuratu zituen eta Pellok bere lan eta jakituriagatik liluratuta gelditu zen. Rotak jada adin bat zuenez iruindarrak pensatu zuen norbaitek antzinako lanbide hori mantendu beharko zuela eta, beraz, pixkanaka-pixkanaka hilarriak egiten hasi zen. Gaur egun, 30 urte daramatza lanbidean eta ehun obra baino geiho egin ditu [2] .
Formakuntza autodidakta honetan ikaragarrizko garrantzia Louis Colasen "La Tombe basque"[3] liburuak izan zuen, Garraldako nekazari apal batek zuena. Bertan idazle frantziar gazteak Iparraldeko disko-formako hilarri euskaldun guztien buruzko marrazkiak kopilatzen dira. Liburu horri Joxe Miguel Barandiaranen obra gehitu behar diogu.
Bere lehenengo obrari dagokionez, Lakabe herriko lagunentzako izan zen, hamar urte egin zutelako herria okupatu zutenetik. Momentu horretan ez zuen harria zizelkatzeko ideiarik eta, gainera, ez zuen beharrazko den materialik ere. Metro bat luze eta 30 zentimetroko zabalerako harri bat lantzea burruratu zizaion eta Lakabe izena jarri zuen, eguzkilore pare bat gehitu zituen eta urteurrenaren data (1980-1990) agertzea erabaki zuen[4].
Obren tipologia
Dagoeneko azaldu den moduan tipologia anitzeko harri-lanak burutu izan ditu urte hauetan. Dena den, aipatu beharra dago bere lan guztietan ezaugarri amankomun bat dagoela: artisau-lan bat dela nabarmentzea bilatzen duela, makinetatik ahalik eta gehien baztertuz. Harriaren lanbidea mekanizatu aurretik, harginak gainazal lau eta perfektuak lortzen saiatzen zen. Gaur egun, makinek egiten dute lan hori, eta, beraz, eskultoreak forma zakarragoak eta zimurtsuagoak erabiltzen ditu artisau-lana dela argi ikusteko[5]. Honekin lotuta, lehengaiei dagokioenean, esan beharra dago kasu geihenetan Artaxoa eta Larraga artean aurkitzen den harri mota bat erabiltzen duela, "artarraga" bezala ezagutzen dena bi herrien omenez. Laburtuz esan dezakegu hareharri oso trinkoa eta homogeneoa den harri mota dela.[5]
Kontuan izan behar dugu Iraizozi hiru aste inguru kostatzen zaiola hilarri bakoitza tailatzea, baina prozesu guztiaz arduratzen da eta duela 300 edo 400 urte bezala egiten ditu. Esan bezala harria erosten du, lorratzaren profila eskuz mozten du eta diseinuaz, marrazkiaz eta zurtoinaz arduratzen da[6].
Hilarriak
Aipatu den bezala Pellok hilarriekin harreman estu bat izan du ezagutu zituenetik. Euskal Herrian lehenengo estela Berreagako gazteluzaharrean aurkitu zen, Mungiatik gertu eta Burdin Arokoa da, hau da, hiru mila urte inguru ditu. Lehen hilarri hartatik gaur egun arte jarraipena egon da, ia etenik gabe egin baitira, baina XIX. mendearen amaieran Nafarroan egiteari utzi zioten, eta XX. mendearen bigarren erdian erabat desagertu ziren. Horregatik, Pelloren eta José Rota bezalako artisauen lana hain garrantzitsua izan da.
Jatorrizko hipotesia
1991.urtean Donostin ospaturiko " hilarriei buruzko IV. kongresuan" jaso zen Nafarroa Garaian eta Nafarroa Beheran munduko gainereako lekuetan baino hilarri dentsitate altuagoa dagoela. Pelloren ustez gai politiko batekin du zerikusia, Nafarroako Erresumarekin, alegia. Hipotesi honen arabera Iruñerrian epizentro kultural bat egongo zen, non botere politikoa baitzegoen. Hori azalduko zuen Nafarroan dauden hilarri geihenak Erdi Arokoak izatea, Nafarroa independente batekin bat egingo zuena. Horregatik, Zuberoan, Lapurdin edo Bizkaian gutxiago daude, epizentro politiko eta kulturaletik urutiago daudelako.[4]
Artisauaren sinadura
Antzina hildakoa hilarrietan irudikatzen zen berak erabili zituen lan tresnen bidez. Ia mundu guztiak analfabetoa izatean, pertsonaren izena jartzean inork ez luke jakingo nor zen. Kontuan hartu behar da, gainera, ofizioak familian jarauntsi ohi zirela, elkar ulertzea erraztuz. Egileari dagokioenez, erromanikoko eta gotikoko harginek, askotan, ez zituzten beren lanak sinatzen, pixkanaka agertuko den kontzientzia sortzaile hori ez baitzuten. Horregatik, hilarriak herri-artearen zatitzat hartu dira. Pellok bere sinadura du eta bereizi egin daiteke. Iratze osto baten eta izar baten eskematizazioa delako[5].
Monolitoak
Asko landu egin dituen beste obra tipologia bat monolitoak izan dira. Esan bezala, memoria historikoarekin harreman estua izan duten gertakariei buruz egin ditu gehien gehienak, hala nola, Gaztela eta Aragoiek bultzatutako Nafarroako Erresumaren Konkista, 1936ko altxamendu militarrak eta Espainiako Gerra Zibilan egondako erailketak.
Erreniagako Hobietako Memoriala
1936ko altxamendu militarraren ondorioz 1936 eta 1937.urteetan Erreniagako hilobian eraildutako 92 pertsonen omenez artista iruindarrak sortutako memoriala da[7]. Hogei harriz osatutako obra honetan erdiko harriak desagertutako pertsona guztiak gogoratzen ditu eta, inguruan espiral gisa, beste hemeretziak bizilagunen bat hil zuten herrietako bakoitza ordezkatzen du.
Memoriala 2017ko azaroan inauguratu zen , eta handik hilabete gutxira eraso bandalikoak jaso zituen, memoria historikoa erasotuz.
Etxauriko Memoriaren Parkea
2007ko abuztuaren 8an Etxauriko Udalak 1936 eta 1937.urteetan zehar eraildutako 51 pertsonen omenez monolito bat altxatzea erabaki zuen. Biktima gehienak Presondegi Probintzialeko, Nafarroako Memoria Historikoaren Leku izendatuta[8], presoak ziren eta preso-ateratze ezberdinetan biktimagileek Etxauriko hilerri zaharrera eraman zituzten bertan fusilatzeko eta ondoren hilobi batean lurperatzeko[9].
Gaur egun herriko hilerri zaharra abandonatua dago eta azken ikerketen arabera uste da biktima kopurua igoko dela. Francoren heriotzak ahalbidetu zuen biktimen familiek bere senideen gorpuak berreskuratzea eta horrela gertatu zen, Lerindik, Faltsesetik eta Caparrosotik etorritako familiekin exhumazio goiztiarren testuinguruan. 2018tik, tokian bertan, Etxauriko bizilagunen laguntzarekin “Memoriaren lorategi” bat jarri zuten martxan.
Haien omenez artistak 51 izar zizelkatu zituen eta Picassoren Guernica artelanaren hiru elementu irudikatzea erabaki zituen Espainiak Gerra Zibilaren adierazgarri nagusienetariko bat delako. Alde batetik, monolitoaren behealdean zerura justizia eskatzen ari den gizona aurkitzen dugu. Erdialdean dagoen gaia kriseilua da, historia argitzeko eskatzen duena, gertaera horiek ahantz ez daitezen, leloa argituz, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita: "Etxaurik ez zaituzte ahazten". Beste aldetik, goiko aldean, Gernikako txoria, negarrez ari dena aurki ditzakegu[10].
Amaiur
2007ko uztailaren 21ean artista iruindarrak Gaztelu mendiaren behealdean, Amaiurko Gaztelura igotzeko malda hasterakoan, Nafarroako Erresuma defendatu zuten pertsonen omenez "Erresistentziako kide ezezagunari" deituriko monolitoa inauguratu zuten. Amaiurko herria eta "Pro libertate patria, gens libera estate" elkarteak izan dira Baztango harri gorriz eraikitako monumentuaren sustatzaileak.
Artelanari dagokioenez, bi tona pisu ditu eta dekorazioari buruz aipa ditzakegu lehen aipaturiko elkartea agertzen dela bi hizkuntzetan, hau da, latinez eta euskaraz. Berez, Nafarroako Infantzoiek erabilitako esaldia da. Goiko partean, karbunkoa aurki ditzakegu, bi esaldien artean Nafarroako armarria eta behekaldean Nafarroako erregeekin zerikusia duen sinbologia aurkitzen da, Nafarroako numismatikan agertu izan direnak[11].
Petri II.a (Nafarroako Mariskala)
2012ko azaroaren 24an, partikular gisa, pertsona talde batek harrizko monolito bat jarriko zuen Lizarrako San Nikolas plazan, Nafarroako Petri II.a mariskalaren omenez. Asmoa mariskalen jauregiaren eta Nafarroako errege-erreginen jauregiaren aurrean jartzea zen, San Pedro elizaren kriptatik gertu, han lurperatuta dago eta.
Eskultura data horretan inauguratzeko asmoa zuten egun horretan Nafarroako Mariskalak Simancaseko gazteluan (Salamanca) erail zutelako. Bertan, mariskalaren armarria, bere pertsona eta garaiari buruzko kondaira eta Erdi Aroko zalduna daude. Neurriei dagokienez, 3,9 metroko altuera eta 0,7ko zabalera ditu. Eskulanak balio zuen 7.000 euroak Crowfunding bidez lortu zituzten [12].
Eztabaida
Esan bezala, inauguratuta izan arren, bederatzi urte daramatza bi tona pisuko eskultura Pelloren etxean. Artelana jartzerako zegoenean UPN, Lizarrako udaletxean zeudenak 2012.urtean, artista iruindarraren ustez ez zuten ezetz esan nahi, oso gaizki geratuko zirelako pertsona askoren begietan eta, noski, ez zuten baietz esan nahi izan, horregatik, Vianako Printze elkartea eztabaidan sartu zen esanez monolito hori ezin zela Lizarrako alde zaharrean jarri, hirigune historikoa baitzen. Beraz, harrizko monumentu historikoari derrigortu zitzaion Lizarrako aldea zaharrean ez egotea, politika, historia eta artea nahastuz[13].
Elizondo
"Gau Lana" izendatutako artelana Elizondoko Santiago elizaren aurrealdean dagoen lorategian aurki ditzakegu. 1936ko gerraren eraginez baztandar askok aritu ziren Nafarroa Garaitik Nafarroa Beherera kontrabandoan, bereziki, 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Haien omenez artista iruindarrak hiru eskultura sortu ditu, bata bestearen ondoan kokatuz. Hiru figura hoien artean ondorengoak bereiz ditzazkegu: lehenengoa oso tente doa zama eramaten, problemarik ez balu bezala; bigarrena aldiz makurtuagoa ageri da, nekatzen hasia dela irudikatuz eta, azkenekoak, geldi ageri da, atseden bat hartzen ari duela irudikatuz.
Artistak lanari eman dion izena oso adierazgarria da, azken finean, gauak ematen zien beharrezkoa zuten babesa kontrabandoa aurrera eramateko. Pedro Esarte, Elizondoko historialaria, hasieratik proiektua bultzatu du eta gaiaren inguruan "El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas" liburua idatzi zuen.
Oraindik ere baztandar askorentzat gaueko lana aipatu ezin den gai bat den arren, beldur hori apurtzen ari da, eta ahalegin horren beste adierazle bat da Iraizozen eskultura. Gaueko lanak, gainera, haranean joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan izandako emigrazioa gutxitu zuela uste du. «Garai hartan familiak ugariak ziren, eta askok Ameriketara joan behar izan zuten irabazi bila. Gaueko lanak askoren emigrazioa saihestu zuen», gogoratu du artistak[14].
Eskultura egiteko Pellok Eskizko harrobitik (Azpilikueta) hartutako baztango harri gorri tipikoa da. Hamabi tonako haritzarra aukeratu zuen eta, hortik, modu tradizionalean lan egiten, lau tonako hiru harri puxka desberdin sortu zituen. Ondoren, harri zati bakoitza zizelkatu zituen lehen aipaturiko hiru kontrabandisten erliebeak sortzeko. Normalean Iraizozozek "artarraga" deituriko harria lantzen du, baina, kasu honetan haraneko harria erabili du bultzatzaileak hala eskatu zutelako. Gainera, eskulturari nortasun handiagoa ematen zion.
Eztabaida
Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak adierazi zuen ez zegoela ados obra honen emaitzarekin. Dirudienez, Elizondoko herriko batzarrak hiru aldaketa eskatu zizkion Pello Iraizoz artistari: Baztango harri gorria erabiltzea, irudi batek burukoa izatea eta pieza bat emakumea izatea. Lehenengo bi eskaerei erantzun zitzaien, eta ez hirugarrena. Eskulturaren protagonistetako bat ere ez da emakumea. Berdintasun Batzordearen aburuz, oraindik indarrean dagoen Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana nahitaezko erreferente bihurtzen da edozein Udal Berdintasun Planetarako, eta Baztanen bat egiten ari dira[15].
Leitza
Artista iruindarrak euskal kulturaren handitasuna eta idiosinkrazia nabarmentzea zuen helburu obra hontan. Oso fenomeno bitxia da eguneroko lan gogorra kirol eta entretenimendu bihurtu izan izatea historian zehar. Beraz, euskal kulturaren originaltasuna goraipatzea bilatzen zuen, bere hitzetan "herrik gutxik eta kirol gutxik dutelako antzeko jatorria"[16]. Hori dela eta, Leitzako Udaletxeak euskal-herri kirolaren ia modalitate guztietan hainbeste nabarmendu izatea islatu nahi zuen.
Pellok herriko kirolarien omenez Leitzaren izena irudikatzera jo du, 1192. urtean lehen aldiz dokumentatu den bezala: LEIÇA. Ondoan, Nafarroako armarri zaharra, ilargierdia eta ikatza dituena, gaur egungo armarriaren aurrekoa zizelkatu zuen. Gainera, kirol adierazgarrienak islatzea aukeratu du, batez ere, leitzarrak benetako potentzia direnak, hala nola, trontzalariak, palankariak, harrijasotzaileak, txingalariak, aizkolariak, segalariak, sokatiralariak, eta askotariko pilota motak: laxoa, pilota eta eskumotza. Behealdean berriz herriaren izena agertzen da, gaur egungo grafiarekin, Nafarroako armarria , 2010. urtea, monolitoa jarri zen urtea eta monolitoaren izena: "Lana, beharra eta kirola".
Monolitoa, berez, benetako berezitasun geologikoa da. 4 tona baino gehiagoko rippleak dituen 5 metro altuerako eta 1.7 metro zabalerakoa delako. Hau da, itsas hondo bat, hondartza hareatsu baten aztarnak argi eta garbi agertzen dituena, bere uhindu eta erliebeen xehetasun guztiekin. Nafarroako erdialdeko harrobi batetik dator, eta Eozenoaren isla garbia da, hau da, duela milioika urtekoa.