Margo-oihal eta egurrezko egitura gainean eginiko oliozko margolana da, 23,9 x 20,5 cm-ko dimentsioekin Vermeer-en obra txikiena bezala kontsideraturik.[1] Bertan, kanezu horia daraman emakumegazte bat islatzen da; bobin pare bat eusten du ezkerreko eskuan, orratz bat ehoziri-lana egiten ari den kuxinean jartzen duen bitartean.[2]