Paris–Tours, Frantzian urtero urri aldera egiten duten egun bakarreko txirrindularitza lasterketa klasiko bat da. Paris hiriburuaren kanpoaldean hasi eta Toursko katedralan amaitzen da. Klasikoetan lasterketa historikoen artean sailkatua dago, nahiz eta Monumentuen artean ez egon.
Nahiko ibilaldi laua du, nagusiki Chevreuse eta Loira ibarretako paisaiak zeharkatuz. Lasterketaren punturik garaiena Le Gault-Perche udalerrian eta itsas mailatik 200 metrotara dago.
1896an sortu zen, bere lehenbiziko edizioa Eugène Prévost txirrindulariak irabaziz. Garaipen gehien dituzten txirrindulariak honakoak dira: Gustave Danneels, Paul Maye, Guido Reybroeck eta Erik Zabel, bakoitzak hiruna garaipenekin.
Palmaresa
Oharrak:
- Lehenengo ekitaldia (1896) amateurra zen.
- 1974ko ekitaldian Gerben Karstensek esprintean irabazi arren, dopin arazoak zirela eta, deskalifikatu zuten.
Ikus gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak