Parisko katakunba (frantsesez: Les Catacombes) Frantziako hiriburuaren hilerri ospetsuena da. Hilerria Erromatar Inperioankareharri meategiak ziren lur azpiko tunel sarean egokitu zen. Dena dela, hilerria ez da hain zaharra, XVIII. mendekoaren amaierakoa baita. Gaur egun hezurtegia gordetzen da non sei milioi pertsonen hezurdura dauden, Europako hezurtegi handiena alegia.[1]
Kokapena eta deskribapena
Ofizialki katakonben sarrera Parisko 14. barrutian dago baina hortik meategien zati txiki bat bakarrik ikus daiteke, % 0,05a. Berez, antzinako harrobien bideak barruti desberdinetan zehar zabaltzen dira: bosgarrena, seigarrena, hamabigarrena, hamahirugarrena, hamabosgarrena eta hamaseigarrenean. Beste zonalde horietan bisitak 1955ko azaroaren 2ko ministerio-aginduaz debekatuta daude nahiz eta jende asko ilegalki sartu. Isteko arrazoi ofiziala seguritatea izan zen baina ezaguna zen, bestetik, katakonbetan meza beltzak eta mota askotako erritualak egiten zirela. Egun polizia berezia dago katankonbetan, cataflics, bertan ibiltzeko debekua bete arazteko.
Sarrera ofizialetik at, Paris osoan badira beste sarrera asko, estoldetan eta metro sareatik.
Tunelen sistema oso nahasia da eta, nahiz eta zein kale azpian egokitzen diren azaltzeko plakak egon, oso erraza da bertan galtzea. Pasabide asko estuak eta txikiak dira, batzuk ur azpian. Horregatik meategian ibiltzeko gida baten laguntza ezinbestekoa da.
Historia
Meategi hauen hilerri bezalako erabilera Charles-Axel Guillaumot-ek, harrobien inspektorea, 1786an, ezarri zuen. Arrazoia hiriko hilerriak oso beteta zeudela eta arazoari irtenbide bat emateko beharra zegoela.[2] Gaia konplexua zen zeren eta Les Halles barrutian, Saints-Innocents hilerrian, hildakoen erabileraren okerraren ondorioz, kutsadura arazoak sortzen ari baitziren.
Lehenengo gorpuzkinak Saint Nicolas des Champs hilerritik eraman zituzten. Hildakoak 1788ko nahasmenduetan gertatutakoak ziren eta hilerri berrian abuztuaren 28 eta abuztuaren 29an jarri ziren. Ondoren, hamabost hilabetetan, hilerri guztietatik milioika giza-hezur eraman zituzten. Azkenak, 1870ekoak dira. Operazioak gauez egiten ziren, horretarako zalgurdiak erabiliz.[3]
Hezurrak ormak eginez kokatu ziren, tarteka aldare txikiekin. Halaber, hezurren jatorriak adierazteko plakak jarri ziren. Ezagunak dira hemen ikus daitezkeen epitafioak.