Paris Blues, 1961eko Martin Ritt estatubatuar zinema zuzendariak drama-komedia film bat da. 1957ko Harold Flender idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Joanne Woodward, Sidney Poitier, Louis Armstrong eta Diahann Carroll aktoreek antzeztu zuten.
Film honetako pasarterik ezagunena Louis Armstrong, Sidney Poitier, Paul Newman eta Serge Reggiani elkarekein batera jazz klub batean musika joz agertzewn direnekoa da.
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, izan ere, soinu banda Duke Ellington jazz musikari ospetsuak konposatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Paris. Ram Bowen (Paul Newman) tronboijolea eta Eddie Cook (Sidney Poitier) saxofoijolea bi estatubatuar jazz musikari dira, hiriko gau klub batean jo ohi dute. Saint-Lazare geltokira Wild Man Mooer (Sidney Poitier) estatubatuar tronpetajole paregabeari harrera egitera joando da. Han bi turistekin topo egindo du, Connie eta Lillian (Diahann Carroll eta Joanne Woodward), eta biei gau klubera joateko gonbitea egindo die. Bestalde, Wild Manek Rami haren musikalana enpresari argitaratzaile handi bati bidaliko diola hitzemango dio.
Aktoreak
Kanpo estekak