Pantaleon Errandonea

Pantaleon Errandonea

Bizitza
JaiotzaArantza1937ko otsailaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArantza2020ko azaroaren 22a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktrontza

Pantaleon Errandonea Unsain (Arantza, 1937ko otsailaren 11 - Arantza, 2020ko azaroaren 22a) nafar trontzalaria eta herri kirolen sustatzailea izan zen. Sorterrian herrigintzan ibili zen hainbertze urtez. 1991n Nafarroako Herri Kirol Federazioak omendu zuen eta 2017an Arantzako Udalak.[1]

Bizitza

Pantaleon Errandonea Arantzako Putzubeltza baserrian jaio zen 1937ko otsailaren 11n, sei senidetan zaharrena. Ttiki-ttikitatik hasi zen lanean, eta 13 urterekin Igantziko Irisarri baserrira morroi joan zen. Gerora mendi mutil ibili zen Frantzian eta Iratin.[2] Orduan hasi zen arpanean bere lagunekin lehian. Gerora, Euskal Herrian barna jokatu zituen arpan apustu eta txapelketengatik egin zen ezagun. Tartean, Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen.[1]

Baina Arantzan hori baino gehiago izan zen: zinegotzia izan zen, Ekaitza Elkartean ere lan aunitz egin zuen, baita Bortzak Bat Kooperatiban ere... Herri kirolen bultzatzaile handia izan zen, eta hainbertze urtez herriko neska eta mutikoei herri kirolak erakusten ibili zen. Herriko bandera ere urte aunitzez dantzarazi zuen. Hainbat omenaldi ere jaso zituen. 1991ko abenduan Nafarroako Herri Kirol Federazioak urtetan herri kiroletan egin zuen lana eskertuz omenaldia egin zion, eta 2017an, Trikitixa Jaialdiaren barnean, Arantzako Udalak herriaren alde egindako guztia eskertzeko omenaldia egin zion.[1]

Erreferentziak

  1. a b c Pantaleon Errandonea herri kirolen sustatzailea hil da. Ttipi-Ttapa, 2020 azaroak 23, Creative Commons - Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  2. Duela 13 urte Pantaleon Errandonearekin solasean. Ttipi-Ttapa, 2020 azaroak 23, Creative Commons - Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!