Pake pieza

Pake pieza
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren albuma
Egilea(k)Mikel Azpiroz eta Karlos Aranzegi
Argitaratze-data2023
IzenburuaPake pieza
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika klasiko garaikidea eta jazza
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren kronologia
Islak Pake pieza

Pake pieza Mikel Azpiroz piano-jotzaileak 2023an plazaratutako estudioko musika-albuma da. Lanak bederatzi konposizio ditu eta Karlos Aranzegiren bateriaren laguntza du.[1]

Konposizioak

Guztiak Mikel Azpirozenak dira:

  • "Pake pieza", bals
  • "Urteak"
  • "Gadjo Dilo", 1997an Tony Gatlif eginiko frantziar filmaren izenburua da.
  • "Mendian"
  • "Eskerrak Atte"
  • "Elkartasun doinua"
  • "Berastegi"
  • "Sahara eusten", elkartasuna adierazteko doinua.
  • "Gaueko trena"

Estiloa

Albumak Azpirozen bakarko lanetan ohikoa den estilo intimista, inpresionista eta nostalgikoa jorratzen du, jazz eta bluesaren zein musika klasiko garaikidearen arteko bideetan. Bateriaren presentziak jazz kuttu hori indartzen du. Aurreko hiru diskoen bidetik dator lan hau, Gaua, Zuri eta Islak diskoen jarraipen gisa.[2] Entzulea introspekziora eta meditaziora daramaten Azpirozek sortutako bederatzi konposizioek.[3] Zenbait momentuetan ere euskal musika tradizionalaren elementuak azter daitezke, baina baita ere beste lurraldetako aztarna exotikoak.

Musikariaren hitzetan: "Niretzat musika positiboa dena islatzeko oso tresna baliagarria da. Hobeto egoteko eta hobetzeko beharrezkoa dela uste dut. Musika instrumentala denez, jakina, abstrakzioaren munduan murgiltzen gara, melodiak, noski, garrantzi handia duen arren. Testuinguru horretan sentimendu positiboak azaleratzea bilatzen dut. Diskoan natura, adibidez, edo elkartasuna bezalako gaiak jorratzen dira".[4]

Parte-hartzaileak

  • Mikel Azpiroz: Steinway B piano, Mopho synyhetizer. Pieza guztien egilea.
  • Karlos Aranzegi: bateria.
  • Julio Villar: artea.
  • Iñigo Aranburu: diseinua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!