Francisco Bienzobas Okariz (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko martxoaren 26a - 1981eko apirilaren 30a), Paco Bienzobas bezala ezaguna[1], 1920ko, 1930eko eta 1940ko hamarkadetan aritu zen euskal herritar futbolaria. Real Sociedad eta Osasuna taldeetan aritu zen. Hegalari bezala jokatzen zuen, bai eskuinean eta bai ezkerrean. Aurrelaria izan ez arren, sarritan egiten zuen gola, eta penaltiak jaurtitzen espezialista zen (kirol ibilbide osoan zehar bakarra huts egin zuela diote). Pitxitxi sariaren lehen irabazlea izan zen[2], Ligako golegile nagusia izan eta gero[3].
Custodio eta Cuqui anaiak futbolariak ere izan ziren.
Futbolari izateari utzitakoan, epaile lanetan aritu zen.
Epaile ibilbidea
Paco Bienzobasek 1942an hasi zuen bere epaile-ibilbidea. Lehen Mailan debutatu zuen 1948an, guztira 48 norgehiagokatan parte hartu zuelarik. Estatuko onenetarikoenen artean zegoen.
Kirol ibilbidea
Ligako goleatzaile handienaren errekorra urteetan zehar
Erreferentziak
Kanpo estekak