Ossau (okzitanieraz: Aussau / vath d'Aussau; frantsesez: Ossau, Vallée d'Ossau) Pirinioetako haran bat da, Bearnon kokatua.
Geografia
Bearno Garaia (Pirinioetako eremua) osatzen duten hiru bailaretako bat da, Aspekoarekin eta Baretoskoarekin batera. Oloroeko ibaiaren ibaiadarra den Ossauko ibaiak harana zeharkatzen du[1].
18 udalerrik osatzen dute harana: Arudy, Aste-Béon, Béost, Bescat, Bielle, Bilhères, Buzy, Castet, Eaux-Bonnes, Gère-Bélesten, Izeste, Laruns, Louvie-Juzon, Louvie-Soubiron, Lys, Rébénacq, Sainte-Colome eta Sévignacq-Meyracq.
Erreferentziak
- ↑ F. Butel, Une vallée pyrénéenne : la vallée d’Ossau, 1894
Kanpo estekak