Orein arrunt

Orein arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCervidae
LeinuaCervini
GeneroaCervus
Espeziea Cervus elaphus
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Ikusi testua
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia33,5 aste
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakred deer horn oil (en) Itzuli eta wapiti meat (en) Itzuli

Orein arrunta (Cervus elaphus) orein espezierik handienetariko bat da. Europan, mendebaldeko eta erdialdeko Asian eta Atlas mendietan jatorria duen espezie hau Australiara, Zeelanda Berrira eta Argentinara eraman dute ehizarako[1].

Oreina Euskal Herriko basoetako ugaztun handiena dugu. Biziki desiratua da ehiztarien artean. Gehiegizko ehizak Euskal Herritik erabat desagerrarazi zuen oreina aspaldian, eta 1950eko hamarkada arte ez zen inolako saiakerarik egin espeziea berreskuratzeko. Andaluziatik ekarritako aleak askatu zituzten Gorbeian eta Nafarroa Garaiko iparralde eta ekialdeko zenbait eskualdetan. Orein horiek arazo anitz gainditu behar izan zuten, euren jatorrizko klimaz desberdina den ingurunerako egokitzapena alde batetik, isilpeko ehiztarien sua bestetik. Hala ere, gaur egun orein populazioa dezente egonkortu dela esan daiteke: Gorbeia aldean 500 ale inguruko populazioa dugu, eta Belate mendatetik Izabarako eremuan 800 bat ale bizi direla kalkulatu da. Gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko beste eremu batzuetara ere zabaldu dira oreinak.

Deskribapena

Oreina ugaztun lerden eta sendoa da, zenbaiten ustetan planta harroduna. 100–150 cm-ko altuera eta 100–200 kg-ko pisua har ditzake, eta emea nabarmenki txikiagoa izan ohi da. Ilaje marroi gorrixka izan ohi du uda partean eta gris tonuak hartzen ditu neguan. Ipurtaldea zuria dauka, basoko sasi eta zuhaitz artean arriskuaren aurrean ihesi doan taldekideaz ohartu eta ihesari berehala ekiteko. Buru handi samarra eta belarri luzexka ditu.

Hala ere, oreinaren ezaugarri morfologiko nabarmenena arrek buru gainean daramaten adar koroa itzela da. Hezur ehunez osatutako egitura adarkatuak dira, eta bere eraketarako oreinari gastu metaboliko dezentea eskatzen dio. Adarrak urtero hazten zaizkio, araldian sartzen denean beste arrekin borrokatu ahal izateko. Araldia bukatu bezain laster aldaketa hormonalek eraginda adarrak erori egiten dira eta 3 hilabetez adarren hazkuntza burutuko da; urtero punta berri bat garatuko du. Hala eta guztiz ere, punta kopuruaren eta adinaren arteko erlazio zuzena ezartzea ez da guztiz zuzena, izan ere, adarkaduran adinaz gain beste hainbat faktorek eragiten baitu, hala nola, herentzia genetikoak, elikadurak, klimak... Azken ikerketen arabera, baliteke adarkaduraren lerdentasunaren eta emankortasunaren artean erlazio zuzena egotea.

Taxonomia

Hona hemen orein arruntaren azpiespezieak:

Azpiespezie Egoera Hedapena
Cervus elaphus elaphus Mendebaldeko Europa
Cervus elaphus hippelaphus Ekialdeko Europa, Balkanak
Cervus elaphus maral Asia Txikia, Krimea, Kaukaso eta ipar-mendebaldeko Iran
Cervus elaphus scoticus Eskozia
Cervus elaphus corsicanus Ia arriskuan Korsika eta Sardinia
Cervus elaphus hanglu Arriskuan Kaxmir
Cervus elaphus bactrianus Mehatxatua Afganistan, Kazakhstan, Turkmenistan, Uzbekistan eta Tadjikistan
Cervus elaphus yarkandensis Arriskuan Xinjiang

Banaketa

Arestian aipa bezala, oreina ehiza eta jarduera antropogenikoaren ondorioz majo sufritu duen espeziea da. Garai batean, Ipar Amerikako belardi eta baso zabaletan, iparraldeko Afrikan, Eurasiako ez polar guztietan topa zitekeen.

Atzerakada nabarmena jasan ondoren badirudi espezie egonkortu egin dela. Ipar Amerikako mendebaldeko Mendi Harritsuetan, Michiganeko penintsulan, Yellowstoneko Erreserba Nazionalean eta Eurasiako gune babestu eta gutxi populatuetan bizi da. Euskal Herrian mendi-inguruetan bizi da. Azkenik, gizakiak Txile, Argentina, Zeelanda Berria, Australia eta Irlandara eramana izan zen.

Habitata

Oreinaren berezko habitata baso ireki samar eta oihanen periferia dira. Adarkadura nabarmena ez da egokia landarediak guztiz kolonizatutako ingurune estu eta itxietarako. Dena den, sastrakadi eta zuhaixkadiek harraparien kontrako babesa eta elikadura eskaintzen die[2]. Belardiak ere oso egokiak dira oreinaren bizileku gisa. Ipar Amerika eta Siberiako taiga zabaletan ere ederki moldatzen da. Altuerari dagokionez, itsas mailatik hasi eta 3.000 metrotarainoko altueran bizi da, mendi altuagoetan ere ikusia izan den arren.

Elikadura

Oreina guztiz belarjalea da. Bere dietan ez da inolako haragirik sartzen. Belar, hosto, sustrai eta abarrak bere dietaren oinarri dira, eta gurpitza (Arbutus unedo), haritzak eta arteak (Quercus sp.) eta txilarrak (Erica sp.) ustiatzen ditu, besteak beste[3][4]. Udazken aldean ezkurrak jaten ditu negu parterako gantzak metatzeko. Noizean behin topatzen dituen perretxikoei ez die muzin egingo. Negu partean elurrez estalitako oreinek zuhaitzen azala jaten dute maiz. Oreinak animalia hausnarkaria da: jandako janaria okatu egiten du ahoan murtxikatu eta liseriketa laguntzeko.

Ugalketa eta ontogenia

Araldia iraila amaieran hasi eta urrian zehar luzatzen da. Garai honetan arren arteko erronkak eta hika-mikak sarriak dira. Gainera basoen babesa utzi eta ingurune zabaletara jotzeko joera dute, euren arteko lehia ikusgarria miretsi nahi duten naturazaleen gozamenerako. Garai hauetan oso ohikoak dira arrek elkar desafiatuz botatzen dituzten marro ozen eta sakonak. Borrokak ez dira aurkariaren heriotzaz erabakitzen, izan ere, adarren ertz biribilduek zauri eta ubeldura arinak eragiteko gai baitira soilik. Borrokak arren indar erakusketa dira, ez lehiakidea akabatzeko gladiadore borroka[5].

Behin ingurune batean ar bat nabarmendu dela, bertan bizi diren emeak estali eta gainontzeko arrei estaltzea eragotziko die. Honela, ar lerden eta bikainaren geneak soilik transmitituko dira hurrengo belaunaldietara. Ernalkuntza gertatu ondoren 8–9 hilabetez luzatuko da haurdunaldia, eta normalean kume bakarra erditzen du. Animalia erreinuan ohikoa den joera jarraituz, kume kopuru baxua berauen zainketa eta beraz, bideragarritasun altuaz orekatzen dute. 16 kg inguru dutela jaiko dira kumeak, bizkarraldean orban krematsuekin. Apatxak oraindik oso leun eta ahulak izango dituzte eta lehen bi asteetan zehar ama eta kumea taldeaz aparte biziko dira basoaren babesean. Batzuetan, ama eta jaioberriek osatutako zaintza taldetxoak osatzen dituzte basoetan. 16 egun ostean kumea taldera batzeko gai izango da eta bertako bizitza sozialean erabat integratuko da. Edoskitzaroak hiru hilabete inguru iraun ohi du.

Emeak bizpahiru urteren ondoren sexualki helduak dira jada. Arrak ere hiru urte betetzerako helduak izan ohi dira, nahiz eta estaldurarako oso posibilitate txikiak izango dituzten, gainontzeko ar adardun sendoen aurrean aukera gutxi izango baitute. Oreina berez 20 urte luzez bizi daitekeen arren, populazio gehienak ehizaren presiopean daude eta bataz beste 10 urteko bizi itxaropena esleitzen zaie.

Bizimodua

Lehentxeago aipa bezala, oraina animalia soziala da. Urtearen gehiengoan arrak eta emeak talde desberdinduetan bizi ohi dira, eta azken hauek eramaten dituzte kumeak eurekin. Saldo hauek 400 aleetarainokoak izan daitezke Ipar Amerikako belardi zabaletan. Ugalketa sasoia heltzean arren arteko lehiak medio ar nagusia emeen taldean integratuko da eme guztiak estaltzeko.

Migrazioak oso ohikoak dira oreinetan. Altuera desberdinetara jotzen dute urtaroaren arabera: uda partean mendi altuetara jotzeko joera dute, negu partean itsas mailara jaisteko. Migrazioak direla eta, argi dago oreinak ez direla animalia lurraldekoiak. Hala ere, araldian dauden arrek errezeloz onartuko dute ar gehiago inguruan eta jarrera oldarkorra azalduko dute hauek uxatu asmoz.

Oreinak egunsenti eta ilunabarretan dira aktibo batez ere. Gau eta egunaren erdian ez dira mugimendu zale, nahiago dute hausnarrean eta atsedenean ibiltzea. Orokorrean, oreina ez da animalia zolitzat jotzen, are gehiago, zenbaitetan jokaera ergel samarra azaltzen duela ere esan izan da. Oso iheskorra eta mesfidatia da, eta arriskua sumatu bezain laster salto eta lasterketa biziz ihes eginten du. Oreina ehizatzeko modu bakarra etengabeko jazarpen luzeak burutzea (otsoen antzera) edota bat-batean ezustekoan harrapatzea (katamotzen taktika) da, osterantzean abiadura puruzko lasterketan ez du pareko harraparirik basoko ekosisteman. Zentzumen zorrotzak dituzte eta euren artean komunikatzeko gaitasuna dute. Zerbidoen artean marro ozenenak oreinek egiten dituzte eta ugalketa sasoian arrak erakartzeko nahiz edonolako arriskuez ohartarazteko balio diete.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Oreinaren harrapari natural nagusia otsoa da[6]. Arrano eta katamotzek ere orein kumeei erasotzeko gaitasunik baduten arren, animalia hauen populazio eskasa dela eta ez dute oreinarentzat mehatxu larria osatzen.

Otsoa ere oso ugaria ez denez Euskal Herrian, oreinaren etsai bakarra gizakia bera dela esan daiteke. Oso estimatuak dira baina euren haragi eta larruagatik. Horrexegatik, ehizarik gabeko guneetatik edota gune babestuetatik kanpo oso zaila da oreinik topatzea.

Antzeko espeziea adarzabala (Dama dama) du. Oreina baino txikiagoa da adarzabala, arren adarrak palmatuak dira, adarkatuak beharrean, eta udaberrian eta udan orban zuri nabarmenak izaten dituzte alboan eta bizkarraldean.

Kontserbazioa

IUCN erakundearen arabera, orein arruntaren kontserbazio-egoera, orokorrean, ona da, banaketa zirkunpolari zabala duelako. Bernako Hitzarmeneko III. eranskinean aipatzen da espeziea.

Erreferentziak

  1. Geist, Valerius. (1998). Deer of the World: Their Evolution, Behavior, and Ecology. Mechanicsburg, Pa: Stackpole Books ISBN 0-8117-0496-3..
  2. Chen H, Ma J, Li F, Sun Z, Wang H, Luo L. (1998). «Seasonal Composition and Quality of Red Deer Cervus elaphus Diets in Northeastern China» Acta Theriologica 43 (1): 77-94..
  3. Alvarez G, Martínez T, Martínez E. (1991). «Winter diet of red deer stag (Cervus elaphus L.) and its relationship to morphology and habitat in central Spain» Folia Zoologica 40 (2): 117-130..
  4. Patón D, Núñez-Trujillo J, Díaz MA, Muñoz A. (1999). «Assessment of browsing biomass, nutritive value and carrying capacity of shrublands for red deer (Cervus elaphus L.) management in Monfrague Natural Park (SW Spain)» Journal of Arid Environments 42 (2): 137-147..
  5. Mitchell-Jones AJ, Amori G, Bogdanowicz W, Kryštufek B, Reijnders PJH, Spitzenberger F, Stubbe M, Thissen JBM, Vohralík V, Zima J. (1999). The Atlas of European Mammals. Londres: Academic Press.
  6. Vicente JL, Rodríguez M, Palacios J. (1999). «Relaciones entre lobos y ciervos en la sierra de la Culebra» Quercus (157): 10-15..

Kanpo estekak

Read other articles:

اضغط هنا للاطلاع على كيفية قراءة التصنيف السحالي الفجريةالعصر: الثلاثي المبكر – الثلاثي المتأخر[1]   حالة الحفظ أنواع منقرضة المرتبة التصنيفية رتبة  التصنيف العلمي النطاق: حقيقيات النوى المملكة: حيوانات الشعبة: الحبليات الشعيبة: الفقاريات غير مصنف: الفكيات غير مصن

 

قوس الدجاجةمعلومات عامةرمز الفهرس SH 2-103[1]3FHL J2051.0+3040e[1]AJG 102[1] المكتشف أو المخترع ويليام هيرشل الكوكبة الدجاجة الحقبة J2000.0 (en) [2] المطلع المستقيم 312٫75 درجة[2] الميل 30٫667 درجة[2] تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات قوس الدجاجة في علم الفلك (بالإنجليزية: Cy...

 

Djoehana WiradikartaProf. dr. R. M. Djoehana WiradikartaPresidium Institut Teknologi Bandung ke-1Masa jabatan2 Maret 1959 – 1 November 1959Menjabat bersama Goenarso, Soemono, Soetedjo & Soemantri BrodjonegoroPendahuluPeriode FT & FIPIA UI BandungPenggantiProf. Ir. R. O. Kosasih Informasi pribadiLahir(1896-09-18)18 September 1896Bandung, Hindia BelandaMeninggal1986 (umur 90)IndonesiaKebangsaanIndonesiaAlma materSchool tot Opleiding van Inlandsche ArtsenUniversita...

جامبييرو ماريني   معلومات شخصية الميلاد 25 فبراير 1951 (العمر 72 سنة)لودي  الطول 1.76 م (5 قدم 9 1⁄2 بوصة) مركز اللعب وسط الجنسية إيطاليا  مسيرة الشباب سنوات فريق ايه سي فانفولا 1874 المسيرة الاحترافية1 سنوات فريق م. (هـ.) 1968–1969 ايه سي فانفولا 1874 19 (0) 1969–1970 فاريسي 0 (0) ...

 

الخيال الوثائقي أو (الدوكيوفيكشن)، غالبًا ما يُخلَط بينه وبين الدراما الوثائقية، هو مزيج سينمائي من الأفلام الوثائقية والخيالية، وغالبًا ما يعني هذا المصطلح الفيلم السردي. تحاول أنواع هذا الفيلم تصوير الواقع مثلما هو (مثل السينما المباشرة أو السينما الواقعية) والذي يقدم ...

 

Пуассона Функція ймовірностейНа горизонтальній осі відкладено значення параметру k. Функцію визначено лише для цілих k. Лінії між точками лише для зручності перегляду. Функція розподілу ймовірностейНа горизонтальній осі відкладено значення параметру k.Параметри λ &#...

Rối loạn giấc ngủ nhịp sinh họcChuyên khoaKhoa tâm thần, Thần kinh họcICD-10F51.2, G47.2ICD-9-CM327.3, 780.55MeSHD021081 Rối loạn giấc ngủ nhịp sinh học (CRSD) theo (tiếng Anh: Circadian rhythm sleep disorders), một rối loạn về giấc ngủ, ảnh hưởng (trong số các quá trình khác của cơ thể) thời gian ngủ. Những người bị rối loạn giấc ngủ theo nhịp sinh học không thể đi ngủ và thức dậy vào những th...

 

Public university in South Africa Vaal University of TechnologyOther nameVUTFormer names Vaal Triangle College MottoInspiring thought, Shaping TalentTypePublicEstablished1966; 57 years ago (1966)Vice-ChancellorDr Dan Mokoena (Acting)Administrative staff1 000+Students19 000+LocationVanderbijlpark, Gauteng, South AfricaColours    Sapphire, Gold & DandelionAffiliations AAU ACU FOTIM HESA SACU Websitewww.vut.ac.za Vaal University of Technology (VUT) is a highe...

 

Il Vittoriano a Roma ospita la tomba del Milite ignoto italiano I memoriali della prima guerra mondiale, siano essi grandi monumenti pubblici o privati, cimiteri di guerra, tombe dedicate al Milite ignoto, parchi o sale-museo, hanno tutti in comune la funzione di commemorare le vittime della Grande guerra. Commissionati da istituzioni locali o nazionali, finanziati dai governi o dalle donazioni di privati, e costruiti in gran parte tra gli anni venti e trenta (ne sorsero 176 000 nella so...

Blick zum Haupteingang mit Schlossturm, links die Bastille (2009) Bastille Das Weimarer Stadtschloss (auch Residenzschloss) befindet sich in der Stadtmitte von Weimar am nördlichen Ende des Ilmparkes. Das Schloss ist Teil des UNESCO-Weltkulturerbes „Klassisches Weimar“ und seit Ende 2008 im Eigentum der Klassik Stiftung Weimar, mit Ausnahme des Gebäudeensembles der Bastille, das der Stiftung Thüringer Schlösser und Gärten gehört.[1] Das Stadtschloss beherbergt das Schlossmus...

 

BitTorrent client and media player software For the telephone number POP-CORN (767-2676) to hear the time announced, see Speaking clock § United States. This article needs to be updated. Please help update this article to reflect recent events or newly available information. (January 2022) Popcorn TimeOriginal author(s)Federico Abad, Matías Fork, et al.Stable release0.3.6[1] / 12 July 2022 Repositorygithub.com/popcorn-officialWritten inHTML, JavaScript, NodeJS, CSSEngineNW.js V...

 

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (ديسمبر 2018) تم إنشاء المجلس الاستشاري الوطني حول العنف ضد المرأة في عام 1995 من قبل الخدمات الصحية والإنسانية ووزارة العدل.[1] وهو يتألف من خبراء من إنفاذ القانون، وال...

Der Volksentscheid zum Tempelhofer Feld wurde am Sonntag, dem 25. Mai 2014 in Berlin durchgeführt. Die zur Abstimmung gestellte Vorlage wurde im Volksentscheid mehrheitlich angenommen. Inhaltsverzeichnis 1 Volksbegehren und Volksentscheid 1.1 Bürgerinitiative 100 % Tempelhofer Feld 1.2 Volksentscheid 2 Ergebnis 2.1 Karten 3 Siehe auch 4 Weblinks 5 Einzelnachweise Volksbegehren und Volksentscheid Im September 2011 gründete sich im östlich an die Parkfläche angrenzenden Schillerkiez u...

 

Hungarian modern pentathlete The native form of this personal name is Demeter Bence. This article uses Western name order when mentioning individuals. Bence DemeterDemeter in 2014Personal informationBorn (1990-03-19) 19 March 1990 (age 33)[1]SportCountryHungarySportModern pentathlon Medal record Men's modern pentathlon Representing  Hungary World Championships 2013 Kaohsiung Relay 2014 Warsaw Team 2021 Cairo Team 2011 Moscow Team 2019 Budapest Team 2022 Alexandria Team E...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Astley Bridge Mill – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2021) (Learn how and when to remove this template message) Astley Bridge Mill Astley Bridge Mill or Holden Mill is a former cotton mill in the district of Astley Bridge in Bolton, Greater ...

Genus of flowering plants Apodytes Apodytes dimidiata Scientific classification Kingdom: Plantae Clade: Tracheophytes Clade: Angiosperms Clade: Eudicots Clade: Asterids Order: Metteniusales Family: Metteniusaceae Genus: ApodytesE.Mey. ex Arn. (1840) Species See text Apodytes is a genus of flowering plants in the family Metteniusaceae. It was formerly either unplaced as to family or placed in the family Icacinaceae.[1] It consists of about 8 species of evergreen trees, from tropical no...

 

Questa voce sull'argomento centri abitati del Rio Grande do Norte è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Rodolfo Fernandescomune LocalizzazioneStato Brasile Stato federato Rio Grande do Norte MesoregioneOeste Potiguar MicroregionePau dos Ferros AmministrazioneSindacoCicero Monteiro Neto TerritorioCoordinate5°47′17″S 38°03′42″W / 5.788056°S 38.061667°W-5.788056; -38.061667 (Rodolfo Fernandes)Coordinate: 5...

 

Supermarkets chain in UAE This article is an orphan, as no other articles link to it. Please introduce links to this page from related articles; try the Find link tool for suggestions. (January 2023) Al Maya GroupTypeProprietorshipIndustryRetailFounded1970HeadquartersDubai, UAE[1]Number of employees1,001-5,000[2] (2021)Websitealmaya.ae Al Maya Group is a Dubai based retail chain in UAE[3] and operates supermarkets all over GCC countries, with around 40 outlets in ...

Museum of Lakeland Life & IndustryThe Museum in 2009.Location in South LakelandShow map of the former South Lakeland districtLocation in CumbriaShow map of CumbriaFormer nameMuseum of Lakeland LifeLocationKendalCoordinates54°19′22.908″N 2°44′41.460″W / 54.32303000°N 2.74485000°W / 54.32303000; -2.74485000Websitewww.lakelandmuseum.org.uk The Museum of Lakeland Life & Industry, formerly the Museum of Lakeland Life and sometimes abbreviated to MOLLI, ...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) 2016 في الولايات المتحدةمعلومات عامةالسنة 2016 البلد الولايات المتحدة 2015 في الولايات المتحدة 2017 في الولايات...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!