Opportunity (izen ofiziala: MER-B edo Mars Exploration Rover – B) NASAk Mars Exploration Rover misioan Martera bidalitako rover robota da, Spirit (MER-A) robotaren bikia. 2003ko uztailaren 7an bidali zuten Martera, eta 2004ko urtarrilaren 25an iritsi zen bere jomugara. Aurreikuspena zen 92,5 egunetan zehar egongo zela funtzionamenduan, baina azkenean 5498 egun iraun zituen[1].
2018an Marten izandako hauts-ekaitzak direla eta, Opportunityk komunikatzeari utzi zion ekainaren 10ean, eta hibernazioan sartu zen 2018ko ekainaren 12an. Espero zen atmosfera garbitu ondoren berriro martxan hastea[2], baina ez zuen egin, eta horrek iradokitzen du hondamendi bat gertatu zela, edo hauts-geruza batek bere eguzki-panelak estali zituela. NASAk berarekin kontaktua berrezartzea espero zuen, rover-aren eguzki-panelak garbitu ahal izango zituen haize bolada bat aurreikusten baitzen 2018ko azaroa eta 2019ko urtarrila artean[3]. 2019ko otsailaren 13an, NASAko funtzionarioek aamaitutzat eman zuten Opportunity misioa, 2018ko abuztutik bidalitako 1.000 seinaleri baino gehiagori erantzun ez ostean[4].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Opportunity Rover» NASA Jet Propulsion Laboratory (JPL) (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ «Opportunity Emerges in a Dusty Picture | NASA» web.archive.org 2018-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ «Update on Opportunity Rover Recovery Efforts | NASA» web.archive.org 2018-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ (Ingelesez) «NASA's Opportunity Rover Mission on Mars Comes to End - NASA Science» science.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).