Oliva Acosta (Cádiz, 1960) zinema-zuzendari, produktore eta gidoilariespainiarra da, eta 2011n zuzendu zuen Las constituyentes dokumentala, diktadura frankistaren ondorengo Espainiako lehen 27 emakume-diputatuei eta emakume-senadoreei buruzkoa. Acosta Asociación Andaluza de Mujeres de los Medios Audiovisuales (AAMMA) elkarteko lehendakariordea da.[1][2]
Ibilbidea
1994 eta 1999 bitartean, New Yorkeko NBEko Idazkaritzako Berdintasun Gaien Dibisioan komunikazio-arduraduna izan zen.[3]Pekingo Emakumearen IV. Mundu Konferentzian aritu zen lanean, 1995ean, baita haren jarraipen prozesuan ere. 34 urte zituela, Nazio Batuek emakumearentzat izan zituen lehen web orrien bultzatzaile izan zen Acosta, besteak beste, Womenwatch eta Whrnet.[4][5]Emakumearen Giza Eskubideen Nazioarteko Sarea (Women’s Human Rigths Net) koordinatu zuen, munduko eskualde guztietako 'onegeak' nazioarteko plataforma bakar batean batzen zituen ekimena.[4]
2007an, Acostak bere produkzio-etxea sortu zuen, Olivavá Producciones, Chiclanan (Cádiz, Andaluzia), eta bertatik ikus-entzunezko proiektuak garatzen ditu.[6][7]Reyita izeneko lehen film luze dokumentalak emakume anonimo baten ikuspegitik aztertu zuen Kubako iraultza.[8][9]Kubako Santiagon eta Habanan filmatu zen. Telebistarako hainbat dokumentalen gidoilaria eta zuzendaria izan da, hala nola, Infancia Rota eta Somos lo que comemos, Documentos TV de Televisión Españolan emanak, etaAcciones, no palabras, TVEren La Noche Tematica programan emititua.[6][10][11] Documentos TVko beste dokumental batzuetan lan egin du: Mi vida por 1.000 euros, Hombres, El largo camino hacia el triunfo edo Madre Invisibles. Bere lanen artean, Emakumearen Andaluziako Institutuaren 25. urteurrena dela eta, 25 años abriendo caminos/25 urtez bideak irekitzen egindako dokumental laburra nabarmendu behar da.[12][13][14]
Acostaren lanik ezagunena Las constituyentes da. Dokumentalaren zuzendaria, gidoilaria eta zuzendaria izan zen. 2011n estreinatu zen, eta Meridiana saria jaso zuen. Zuzendari onenaren, gidoi original onenaren eta film dokumental onenaren Goya[15] sarietarako izendatu zuten 2012an. Urte horretatik aurrera, Acostaren ibilbidea generoaren eta ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzara bideratu da.[16][10]