Olinpo[1] (grezieraz Όλυμπος, Olympos edo Ólimbos "argitsua") Greziako mendirik garaiena da, 2.917.727[2] metrorekin.[3]Greziar mitologiak bertan kokatzen zituen jainko olinpikoak. Greziarrek kristalezko jauregiak zeudela eraikita uste zuten, non jainkoak bizi ziren.[4] Munduan izen bereko beste 18 mendi daude, Greziako uharteetako batzuk eta Eguzki-sistemako mendirik altuenak ere barne.[5]
Geografia
Olinpo mendia Greziako mendirik altuena da, eta Balkanetako bigarren altuena. Greziako Tesalia eta Mazedonia eskualdeen artean dago, 1938tik Greziako natura erreserba da, eta Europar Batasuneko Natur Ondarea, Biosfera Erreserba kategorian, 1981etik. Olinpo mendia itsasotik 20 kilometrora dago. Olinpo, funtsean, ez da mendi bakarra; aitzitik, mendikate baten zati da, eta altuenak Mytikas gailurra (2.918,8 metro) eta Skolio (2.912 metro) dira.[5]