Oldboy (Hangul: 올드보이; RR: Oldeuboi; MR: Oldŭboi) Pak Chan-uk zuzendariaren film hegokorearra da. Garon Tsuchiya-ren gidoia eta Nobuaki Minegishiren marrazkiak dituen izen bereko mangan oinarritua dago. Pelikula 2003an aurkeztu zen "Mendekuaren Trilogia" izenpeko sagaren bigarren atala bezala; aurretik kaleraturiko Sympathy for Mr. Vengeance eta ondoren Sympathy for Lady Vengeance filmek osatzen dute trilogia.
Luzemetraia 2003ko azaroaren 21ean estreinatu zen Hego Korean eta zenbait sari lortu zituen maila internazionalean, haien artean 2004an Epaimahaiaren Sari Handia Canneseko Zinemaldian eta urte bereko Sitges zinema jaialdian pelikula onenari saria.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kartzelara eramaten duen mozkorraldi baten ondoren, Oh Dae-su hitzontzia bahitu egiten dute. Bat-batean hotel baten antza duen logela batean esnatuko da. Bertan telebista dauka eta jaten ematen diote, baina, noizean behin Valium gasa botatzen diote eta lokartu egiten da. Batzuetan galdezka aritzen da, besteetan oihuka eta biraoka; bere bahiketaren arrazoiak ez dakizkielako.
Urte bat bahituta egon ondoren, bere emaztearen hilketaren susmagarri nagusia dela jakiten du telebistako albistegi batean. Poliziaren arabera bere hatz-markak krimenaren eszenan aurkitutako hainbat objektutan zeuden. Gainera, ez du bere alaba bakarraren berririk izan bahituta dagoenetik. Orduan, Oh Dae-suk eguneroko bat hastea erabakitzen du bere bahiketaren atzean nor egon daitekeen jakiteko.
Hamabost urtez gatibu egon ondoren, esfortzu handiak egiten ditu burua ez galtzeko, bere gorputza paretaren kontra borrokatzen entrenatzen du mendekatzeko aukera duen momenturako, eta horma batean zulo bat egiten hasten da. Azkenean trenkada bat kentzea lortzen duenean eta eskuan kanpoko airea berriz nabaritzen duenean, ihes egiteko gertu dagoenean, beste eraikin baten teilatuan libre uzten dute.
Orain mendekua nahi du, batez ere bahitu zuena berarekin jolasean ari dela sentitzen duelako, baina zergatik bahitu zuen? Zergatik uzten du libre hamabost urteren ondoren? Oh Dae-suren burua galderaz beterik dago eta ikusleak beraren kezka berdinak partekatuko ditu. Horretarako bost egun izango ditu bere aurkariaren ekintzen arrazoiak aurkitzeko edo bestela ez du inoiz jakingo zergatik gertatu zen.
Aktoreak
Talde teknikoa
- Zuzendaritzaa: Pak Chan-uk
- Gidoia: Joon-hyung Lim, Nobuaki Minegishi, Chun-hyeong Lim, Jo-yun Hwang, Chan-wook Park.
- Produkzioa: Syd Lim, Dong-Joo Kim.
- Produkzioa Exekutiboa: Dong-ju Kim.
- Musika: Yeong-wook Jo.
- Argazki zuzendaritza: Chung-hoon Chung.
- Muntaia: Sang-beom Kim.
- Produkzio diseinua: Seong-hie Ryu.
- Arte zuzendaritza: Sang-man Oh.
- Jantzien diseinua: Sang-gyeong Joe.
- Soinua: Sang-gyeong Jo, Seung-cheol Lee.
- Ikusizko efektuak: C. Jin Im, Sung-jin Jung, Jeon-hyeong Lee, Ju-won Lee, Il Hwan Na.
Estreinaldia
- Hego Korea: 2003ko azaroaren 21a.
- Espainia: 2005ko martxoaren 25a.
- Argentina: 2004ko azaroaren 10ean.
- Mexiko: 2004ko abuztuaren 19a.
- Venezuela: 2004ko irailaren 22a.
Sariak eta izendapenak
Urtea |
Sariak |
Kategoria |
Emaitza
|
2004 |
Caneseko Zinemaldia |
Urrezko Palma |
IZENDATUA
|
Epaimahaiaren Sari Nagusia |
IRABAZLEA
|
Grand Bell Sariak |
Musika onenari saria (Yeong-wook Jo) |
IRABAZLEA
|
Argiztapen onena |
IRABAZLEA
|
Muntairik onena (Sang-Beom Kim) |
IRABAZLEA
|
Zuzendari onena (Chan-wook Park) |
IRABAZLEA
|
Aktore onena (Min-sik Choi) |
IRABAZLEA
|
Asia-Pazifiko Zinemaldia |
Zuzendari onena (Chan-wook Park) |
IRABAZLEA
|
Mejor actor (Min-sik Choi) |
IRABAZLEA
|
Bergeneko Zinemaldi Internazionala |
Chan-wook Parki Publikoaren Saria |
IRABAZLEA
|
Europar Zinema Sariak |
Screen Internazional Saria |
IZENDATUA
|
Sitgeseko Zinemaldia |
Pelikula onena |
IRABAZLEA
|
José Luis Guarner kritikoen saria |
IRABAZLEA
|
Estokolmoko Zinemaldia |
Publikoaren Saria |
IRABAZLEA
|
British Independent Film Awards |
Atzerriko Filmerik Onena |
IRABAZLEA
|
2005 |
Hong Kong Zinema Sariak |
Asiako Filmerik Onena |
IRABAZLEA
|
Golden Kinnaree (Bangkokeko Zinemaldi Internazionala) |
Pelikula onena |
IZENDATUA
|
Zuzendari onena (Chan-wook Park) |
IRABAZLEA
|
Satellite Sariak |
DVD extra onenak |
IZENDATUA
|
2006 |
Online Film Critics Society |
Atzerriko Filmerik Onena |
IZENDATUA
|
Chlotrudis Sariak |
Moldatutako Gidoi Onena |
IZENDATUA
|
Broadcast Film Critics Association |
Atzerriko Hizkuntzako Film Onena |
IZENDATUA
|
Austineko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak |
Atzerriko Filmerik Onena |
IRABAZLEA
|
Chicagoko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak |
Atzerriko Filmerik Onena |
IZENDATUA
|
Saturn Sariak |
Akzio/abentura/thriller Film Onena |
IZENDATUA
|
2007 |
DVD edizio berezi onena |
IZENDATUA
|
Remake edo berregiketak
2013n izenburu ingeles berdineko egokitzapena estreinatu zen, Spike Leek zuzendua: Oldboy (2013)[1].
Erreferentziak
- ↑ Euskadi, via Open Data. «Oldboy» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
Kanpo estekak