Zer dira?
Oinarri aniztun blokeak oinarri karratuko blokeak dira, eta unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak irudikatzen dituzte.
Nolakoak dira?
- Kubotxoa: 1 cm³ ko neurria du. Piezarik txikiena da eta bateko zifra irudikatzen du, hau da, unitatea.
- Barrak: Hamar kuboz osatuta daude, eta hamarrekoen zifra irudikatzen dute.
- Xaflak: Ehun kuboz osatuta daude. 10 barra elkarturik sortutako xafla da eta ehunekoen zifra irudikatzen dute
- Blokea: Hamar xaflaz osatutako blokea. Milako irudikatzen du.
Zurez edo plastikoz eginak daude. Irudikatzen duten unitatearen arabera pieza guztiak kolore berdinekoak izan daitezke, edo kolore desberdinekoak ere.
Nola erabiltzen dira?
Blokeak eragiketetan posizio aldaketak irudikatzeko erabiltzen dira. Ikusi ahal izateko, maila bakoitzari dagokion kopurua irudikatzen zaio (unitatean dagokiona, hamarrekoan dagokiona…).
Batuketa:
- Batzen diren zenbakiak blokeekin ordezkatuko ditugu, argiago ikus dezaten.
- Maila bakoitzeko blokeak batu egingo ditugu.
- Bertan, 10-eko unitatea gainditzen bada, ondorengo posizioko bloke batekin ordezkatuko da.
- 10-eko kopurua ordezkatu ondoren, soberan geratzen den kopurua (geratzen bada) unitate horretako blokeekin beteko da.
- Aldaketa horiek guztiak burututa, blokeetako emaitza zenbakiekin ordezkatuko ditugu.
Kenketa:
- Kenketa burutzeko agertzen diren zenbakiak blokeekin ordezkatuko ditugu, argiago ikus dezaten.
- Maila bakoitzeko blokeak kendu egingo ditugu.
- Zenbakiak kentzean beharrezkoa bada, hamarreko-barrak unitate-bloke bihurtzen dira, maila batetik bestera pasatuz (hamarreko mailatik unitateetara, ehunekotatik hamarrekoetara…).
- Aldaketa horiek guztiak burututa, blokeetako emaitza zenbakiekin ordezkatuko ditugu.
Zertarako erabiltzen dira?
Bloke hauek, 1 cm³-ko hamar kuboen, hauen baliokide den barren, xaflen eta blokeen arteko erlazioa adierazteko erabiltzen dira. Erlazio hauetan, bloke bakoitzak unitate bat, hamarren bat, ehunen bat eta milaren bat adierazten ditu.
Helburua
Guzti honen helburua da egunerokotasunean ematen diren edozein arazoen aurrean, horiei aurre egiteko gai izatea da, zenbait estrategia edota algoritmoei esker.
Ba al dakizu?
Ikerketa batzuetan argi geratu da oinarri aniztun blokeak erabiltzen dituzten ikasleak, hezkuntza arrunta erabiltzen dutenekin alderatuz, emaitza hobeagoak lortzen dituztela denbora eta jarduera berdinak izanik.
Ba al dakizu?
Williak Hullek bloke hauek sortu zituen XX. mendearen erdialdean. Hala ere, Zoltan Dienesek ezagunak egin zituen 70eko eta 80ko hamarkadetan eta Kanadako eta Australiako eskoletan matematika ikasteko erabili zituen. Hortaz, “Dienesen bloke” bezala ere ezagutzen dira.
Cusinare:
Sarrera: Cuisinare erregletak neurketa errazteko beste baliabide bat da. Gainera, antzekotasun handia dauka oinarri aniztun blokeen baliabidearekin.
Antzekotasunak: Cuisinare erregletak antzekotasun handia dute oinarri aniztun blokeekin. Bi hauek, bateragarriak dira hezkuntzan. Oinarri karratuko prismen multzoak dira, eta 1etik 10erako zenbakiak adierazteko balio dute. Kolore bakoitza luzera barrarekin lotzen da, eta ez daude kolore eta luzera bereko bi pieza.
Koloreak: Regleta bakoitzak kolore desberdina du, eta kolore bakoitzak zenbaki bat adierazten du. Adibidez:
- Zuria: 1.
- Gorria: 2.
- Hiria: 3.
- Horia: 4.
- Berde iluna: 5.
- Morea: 6.
- Iluna: 7.
- Arrosa: 8.
- Urdina: 9.
- Laranja: 10.
Tamaina eta erlazioa: Erregeleten luzera proportzionala da. Piezarik txikiena 1 cm3-ko kubo zuri bat da, 1 cm-ko luzera baitu. Hurrengo erregeleta gorria da, 2 cm-ko luzera du eta, horregatik, bi zenbakia irudikatzen du. Eta horrela, gainerako piezak 1 cm²-ko oinarri karratuko prismak dira, eta luzera 1 cm handitzen dute pieza batetik bestera. 10 cm-ko luzera arte, hori baita erregeleta luzeenak (laranja) neurtzen duena.
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=85R3NAxsjbs
Erabilitako argazkia, wikimedia commons-en igota:
Adimen artifizialarekin sortutako irudia.
irudian zenbakiak jarri jakiteko materialak zeintzuk dira.
Eragiketak, batuketak, kenketak linkak a txikipedia.