Oilo eder bat euskal abesti herrikoia da, Hego Euskal Herrian hedatua[1].
Hitzak
- Oilo eder bat erosi nuen
- bizimoduan sartzeko.
- Hiru peseta pagatu nuen
- jenero ona zelako.
- Atezulotik pasa da eta
- ez da ageri gehiago.
- Trilili eta tralala
- kantu guzien amada.
- Nik ogi eta singarra
- zuk idi baten adarra[2][3]
Francisco Escuderoren moldaketak
Francisco Escudero musikagileak abesti honen bi moldaketa egin zituen. 1945ean, Oilo eder bat ahotsa eta orkestrarako moldatu zuen. Escuderoren konposizioen katalogoan Ollo eder bat izenburua eta 17. zenbakia ditu[1]. Beste moldaketa, 27. zenbakia duena, ahotsa eta pianorakoa da eta ez dakigu zehazki zein urtetakoa den[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak