Artikulu hau sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oberon».
Oberon astronomian, Urano planetaren bosgarren satelitea da. William Herschelek aurkitu zuen 1787. urtean. Uranotik 632.000 km-ra dago, eta ardatzaren inguruan bira osoa emateko hamahiru egun, hamaika ordu eta zazpi minutu behar ditu. 1.630 km inguruko diametroa du. Ur izoztuz, metano izoztuz eta solidoez osatua dela diote. Krater asko ditu. Ipar Europako mitologian, bestalde, iratxoen erregea, Titaniaren senarra.