O Pagador de Promessas Brasilgo filma da, Anselmo Duartek idatzia eta zuzendua, 1962an ekoiztu eta estreinatu zena.
Dias Gomes antzerkigilearen izen bereko antzezlanean oinarrituta dago. Urrezko Palma irabazi duen Brasilgo film bakarra da.[1][2] Gainera, atzerriko film onenaren Oscar Sarirako hautagai izan zen Hego Amerikako lehen filma izan zen, nahiz eta ez zuen irabazi.
Salvador da Bahia hirian grabatu zuten.
Sinopsia
Zé do Burro gizon apalak promesa bat egingo du candomblé tenplu batean: bere astoa osatzen bada, bere lurra pobreen artean banatuko du eta gurutze astun bat eramango du Salvador da Bahiako Santa Barbara elizara. Astoa osatzean, esandakoa betetzen du. Baina Santa Barbara elizako apaizak ez dio onartuko gurutzea, erritu pagano batean egindako promesa delako.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak