Northrop Grumman E-2 Hawkeye (euskaraz: «belatz begi») Grumman konpainia estatubatuarrak ekoitzitako AEW&C motako hegazkina da. Bi motor turbohelitikok bultzatutako hegazkin bat da, 1950eko hamarkadaren amaiera eta 1960ko hamarkadaren hasiera bitartean Grumman Aircraft konpainiak Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadarako diseinatu eta garatu zuena. Oso epe laburrean zaharkituta geratu zen E-1 Tracer hegazkinaren ordezkoa izan zen.[1] E-2aren errendimendua hainbat aldiz hobetu dute E-2B eta E-2C bertsioekin, eta aldaketa nagusiak radarra eta irrati-komunikazioak izan dira, zirkuitu integratuetan eta beste gailu elektroniko batzuetan izandako aurrerapenen ondorioz. Hawkeyeren azken bertsioa E-2D da, 2007an bere lehen hegaldia egin zuena eta AESA radar bat duena.
Erreferentziak
- ↑ Winchester, Jim. (2006). Military Aircraft of the Cold War. Londres: Grange Books plc ISBN 1-84013-929-3..
Kanpo estekak