Nonius luzera txikiak neurtzeko erabiltzen den tresna da. Pedro Nunesek (1492-1577) asmatu zuen, eta harengandik datorkio izena. Erregela graduatu baten gainean, beste erregela mugikor bat izaten du, erregela handiaren bederatzi zatiren bitartea hamar zatitan banatua duena.