Noah Webster, Jr. (West Hartford, 1758ko urriaren 16a – New Haven, 1843ko maiatzaren 28) estatubatuar kazetari eta lexikografoa izan zen, ospetsua 1828 urtean plazaratu zuen An American Dictionary of the English Language hiztegiarengatik, gerora argitalpen anitz izan dituena. Lan horrek bost belaunaldi estatubatuarri irakurtzen irakatsi dio. Horrela, haren deitura "hiztegi" hitzaren sinonimo bilakatu da.