Schnappek bost bat urte zituenean ekin zion antzezteari, AnnierenBroadwayko ekoizpena ikusi ondoren.[15] Eskolako eta komunitateko antzezlanetan antzeztu zuen.[9] Schnappek berak esan duenez, bere denbora libreetan bere sorkuntzak idaztea eta interpretatzea gustatzen zitzaion, Chloe (bere arreba) laguntzaile leialarekin batera.[7]
8 urterekin, bere jarduneko irakasleak proposatu zion karrera profesional bat egitea.[15] Schnappen gurasoek Westchester 's Star Kidz-eko aktore programa batean matrikulatu zuten Alyson Isbrandtsen entrenatzailearekin, eta berehala MKS & D Talent Management enpresara bidali zuten, aukera profesionalak izateko.[9]
Karrera
Antzerkiagaz lehen kontaktua
Gaur egun, denek ezagutzen dute Noah Schnapp Will Byers-en rola jotzeagaitik Stranger Things-en; hala ere, duela urte batzuk, Netflixen telesailak esan nahi duen arrakastaren aurretik, aktore gazteak izen bat irabazia zuen ikuskizunaren munduan, Broadwayko show batean parte hartzeari esker, eta horrek bizitza ere aldatu zion.
Noah Schnappentzat, bere bizitzako aldaketa haurtzaindegian zegoela iritsi zen. Aktoreak berak esan zuen bezala, bere gurasoek, Broadwayn Annie ikustera eraman ondoren, emanaldiaren harra txikitu zion.
“Negarrez irten nintzen eszenatoki horretan egon nahi nuelako” gogoratu zuen. Status aldizkariarekin egindako elkarrizketa berezi batean, honako hau partekatu zuen izarrak: “Audientziaren aurrean egon nahi zuen, eta ez bat gehiago izan”.[16]
Aktore gisa
Urte batzuk geroago, Noah, Abe drama independenteko protagonista izan zen, Abrahamen istorioa kontatzen duena, 12 urteko mutikoa sukaldaritza zale amorratua da, eta inoiz ez du familia-afari bat ezagutu eztabaidarik gabe.[17] 2016an, Will Byers bezala aurkeztu zen Netflixen Stranger Things beldurrezko telesailean. 2017an, We Only Know So Much filmean egon zen, Lucas-en rolean jarduten, Elizabeth Craneren eleberrian oinarrituta dagoen filmean. 2018an, Intensive Care-en ere aritu zen, TJ Swift-en rolean antzezten, eta Liza KoshyrenYouTube Premium-eko Liza on Demand telesaileko aktore errepikaria izan zen, Evan-en rolean jarduten, Uber nerabe zalduna. 2019an iragarri zuten 2020an argitaratuko zan Hubie Halloween beldurrezko komedian arituko zela, Adam Sandlerrekin batera. 2020an, Jo-ren rola antzeztu zuen Waiting for Anya deitutako filmean, 13 urteko artzaina, Horcada alargunaren laguntzarekin, Frantziako hegoaldetik Espainiara doazen haur juduen kontrabandoan laguntzeko.[18]
Modelo gisa
Aktoreak bere arropa linea propioa merkaturatu du Shine The Light On markarekin batera, eta hau, modelotzat hartu du. Horrela, Netflix-en telesaileko protagonistak Merch aurkeztu du, kausa on bati egiten dion ekarpena:
"Oso pozik nago zuekin partekatzeagatik, eta oso eskertuta nago aste honetan horren inguruko ikusminagatik! Bilduma honen bilketa guztiaren % 100 emango diot FeedingAmericari, COVID-19ak jotako haur eta familiei laguntzeko " iragarri zuen, sudadera solidarioetako bat soinean zuela.[19]
Bizitza pertsonala
Familia
Noahren familia Montrealekoa, Quebecekoa, Kanadakoa da, eta maiz bisitatzen du hiria. Bere ama jatorri judumarokoarrekoa da,[20] eta Noahren familia zabala han bizi da oraindik.
Harremanak
Bestalde, maitasun-esparrua da aktorearen ezezagunenetako bat, oraingoz behintzat. Bada, artista gazteak gustuko du bere bizitza pribatua begi publikotik kanpo mantentzea.[21]
Zaletasunak
Eremu pertsonalean, Noah Schnapp sare sozialen jarraitzaile leiala da. Izan ere, Instagrameko kontuan 21 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, eta plataforma horretan ere bere aurpegi hurbila eta intimoa partekatzen du. Gainera, interpretazioa kontuan hartu gabe, ur-kirolen eta modaren zale amorratua dela erakutsi du.[21] Saskibaloian jokatzea ere gustatzen zaio, bizikletan ibiltzea, aire zabalean arakatzea, sukaldaritzako arteak hobetzea, eta bere txakurrarekin irtetea, Cavalier King Charles Spaniel bat, "Spaghetti" izenekoa.[22]
Millie Bobby Brownekin daukan harremana
MTVri eskainitako elkarrizketan, Millie Bobby Brownek eta Noahk ere zintzo hitz egin zuten 10 urte zituztenean hasi zan bien arteko adiskidetasunari buruz. Milliek nabarmendu zuen, Noah, izan duen lagunik zaharrenetako bat dela, eta sentimendu hori Noahk onartu zuen. Hori bere haurtzaroko berezitasunagatik, Brownek ez baitzuen bere lagunaren esperientzia bera izan hazi zenean.[23]
Stranger Thingsentzat elkarrekin lan egiteak denboraren poderioz indartu ahal izatea eragin du, beren bizitzako garai batean sakonki ezagutzea lortu baitzuten, non segurtasun falta eta zalantza asko dauden.
Elkarrizketaren gailurra izan zen Millie Bobby Brown eta Noahk esan ebenean biek adostu zutela ezkontzea 40 urte betetzean beste pertsona batuzekin ezkonduta ez bazeuden. Seme-alabarik ez balute, txakurrak bakarrik, eta gela bereizietan biziko lirateke. Argitu zuten ez zela harreman erromantikoa izango, platonikoa baizik.[23][24]
Will Byersen rola egiteko umerik txikiena behar zuten eta horregatik aukeratu zuten 10 urteko Noah. Hala ere, ez zuen bakarrik besteak baino txikiagoa izan behar, bere aurpegiak errugabetasun handia izan behar zuen, eta gertatuko zenarekiko etsipena piztu. Steven Spielbergekin lan egin izateak, papera eman zion azkenean.
Anekdotak
Willen rola
NKDri eskainitako elkarrizketa batean, gazteak aitortu du jakin zuela Will antzeztuko zuela kanpamendu batean zegoen bitartean, erabat isolatuta. “Udaro joaten naiz kanpamentu batera zazpi astez. Han hiru dei dituzu udan gurasoekin hitz egiteko, eta nire azkenengoan nengoen. Eta euntzunaldia hori lausotuta zegoen egin nituen gainerako entzunaldiakaz, beraz, ez nuen gogoratzen zein zen, baina gogoan dut deitu egin zidatela”, esan du.
“Deitu egin zidaten eta "Hey, Noah!" bezala zeuden, eta ni "nor da?" bezala nengoen. "Oh, Will Byersen rola lortu duzu Montaukentzat" esan zuten, eta gero dena azaldu zidaten. "Ni oso hunkituta nengoen eta hortik aurrera dena sortu zen", gaineratu du Noah Schnappek berak, telesailak jasan zuen izenburu aldaketa kontatu duenak, hasiera batean "Montauk" izena izango baitzuen.[25]
Adierazpenak
Adina
Denbora azkarregi igarotzen da, eta telesailek askotan uste baino denbora gehiago behar izaten dute egiteko. Horregatik, ohikoa da pertsonaia nerabeen fikzioetan gazte-roletan aritzen diren interprete helduagoak ikustea, denboraldiek aurrera egin ahala haien itxura fisikoa nabarmen alda ez dadin. Horri aurre egin behar izan diote Stranger Things-en sortzaileek.
Flaunt hedabideari egindako elkarrizketa batean, Noah Schappek telesailaren filmazioaren esperientziak komentatzen zituen. Horien artean, ekoizleak etengabe gogaitzen zirela aipatu zuen, aktoreak aldaketa nabarmenak izaten ari zirela ikusita.[26]
Willen sexu-joera
Lehen Netflix-en telesail ezagunean, Stranger Things-en, iradokizun bat besterik ez zena, denboraldietan zehar, errealitate bihurtu zen. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, Noah Schnapp aktoreak, fikziozko zientzia istorio honetako protagonistetako bat den Will Byersen rola jotzen duenak, bere pertsonaiaren berri eman zuen: “Orain % 100 argi dago”, ebatzi zuen.[27]
Willen sexualitateari buruz galdetu ziotenean ikusleen esku uzten zuela erantzun zion arren, oraingoan aktorea, gaiari buruz hitz egiteko garaia zela erabaki zuen. Denboraldi hau desberdina izan zen berarentzat, eta Variety aldizkariarekin elkarrizketan aritu zen bere pertsonaiak telesailaren laugarren zatian izan zuen rolari buruz hitz egitean.
Orduan, Willen sexu-joeran sakontzean, Noahk baieztatu zuen pertsonaia gay dela eta Mike Wheelerrengatik sentitzen dituela gauzak, Finn Wolfhardek antzezten duena. "Orain, denboraldi honetan, nahiko argi dago Willek zerbait sentitzen duela Mikerengatik". Nahita atera zuten hori azken denboraldietan, aktoreak argitu zuenez.[27][28]