Nineth Montenegro

Nineth Montenegro

(2010)
Guatemalako Kongresuko kidea

1996 - 2020ko urtarrilaren 14a
Bizitza
JaiotzaSan Marcos, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Encuentro por Guatemala (en) Itzuli

Nineth Varenca Montenegro Cottom (San Marcos, Guatemala, 1957ko uztailaren 8a) Guatemalako giza eskubideen aldeko ekintzailea da, estatu-terrorismoaren biktima.

Biografia

Óscar Humberto Mejía Víctores militarren aurkako erresistentzia zibila erabili zuen bere senarraren, Edgar Fernando Garcíaren, desagerpena salatzeko. 1984ko otsailaren 18an legez kanpo atxilotu eta desagerrarazi zuten, ez zen inoiz argitu. Urte berean, Elkarren Laguntzarako Taldea (GAM) sortu zuen, Guatemalan desagertutako pertsonen senideek osatua, zeinek Bakearen Nobel Saria jasotzeko izendapena izan zuen.[1]

1986ko irailaren 26an, GAMe-ko beste lider batzuekin batera, Vinicio Cerezo lehendakariaren bulegora sartu ziren desagerpenak ikertu zitzan, eskaerei uko egin eta poliziak indarrez atera zituen Jauregi Nazionaletik.[2]

Azkenik, 2010ean, desagerpenaren autore materialak Héctor Roderico Ramírez Ríos eta Abraham Lancerio Gómez Polizia Nazionalaren kideak zirenak 40 urteko kartzela zigor jaso zituzten. 2013an, Héctor Rafael Bol de la Cruz, Polizia Nazionalaren zuzendari ohiak eta Jorge Alberto Gómez López komandanteak, erahilketaren autore intelektualak zirenak kondenatu zituzten. Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiak ere, Guatemalako Estatua kondenatu zuen erahilketa hori estrategia sistemikoaren parte baitzen.[2]

Guatemalako Kongresuko Kidea

1996an Guatemalako Legebiltzarrerako hautagaitza irabazi zuen Frente Democrático Nueva Guatemala alderdiaren eskutik. 1999ko eta 2003ko hauteskundeetan Alianza Nueva Nación-en eskutik aurkeztu zen 2005ean bere alderdi propioa sortu zuen, Encuentro por Guatemala, zeinaren idazkaria den.[2]

2018an, Thelma Aldanak, Guatemalako Fiskal Nagusia zelarik, Montenegroren aurkako kasu baten berri eman zuen hauteskundeen legez kontrako finantziazioagatik. Iván Velásquez-ek kasuaren ikerketa bideratzeko politikariaren forua erretiratzea eskatu zuen. Kasuak 2011ko eta 2015eko hauteskundeen finantziazioa ikertu zuen.[2][3][4][5][6][7]

2019ko hauteskundeetan bere alderdiak ez zuen hautagaitzarik lortu.[2][8]

Erreferentziak

  1. País, Ediciones El. (16 de abril de 1986). Nineth Montenegro. .
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «El final de la etapa de Nineth Montenegro en el Congreso» Nómada, Guatemala. 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) Pesquisidora recomienda el retiro de la inmunidad a Nineth Montenegro. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. (Gaztelaniaz) Diputada Nineth Montenegro pierde la inmunidad y será investigada. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. (Gaztelaniaz) Nineth Montenegro presenta descargos por financiamiento ilícito. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  6. (Gaztelaniaz) Nineth Montenegro queda en manos de jueza que libró a Arzú y Archila. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  7. (Gaztelaniaz) Nineth Montenegro recupera su inmunidad por amparo de la CC. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  8. (Gaztelaniaz) Luis Grijalva, alcalde de Xela, queda fuera de la contienda electoral. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!