Nha Trang Vietnamgo hegoaldeko kostako hiri bat da, Khánh Hòa probintziako hiriburua. Iparraldean Ninh Hoà herria du, hegoaldean Cam Ranh eta mendebaldean Diên Khánh barrutia. Hiriak 422.600 biztanle zituen 2019an[1].
Historikoki Kauthara izena zuen Champa erresumaren garaian. Oraindik ere ikus daitezke garai horretako eraiki batzuk, adibidez Po Nagar Dorreak. Kostako hiria izanda, turismo handia erakartzen du, eta IUCNk babestutako itsas-eremu batzuk ere baditu.
Erreferentziak
Kanpo estekak