New romantics


"New romantics" musika taldea New Wave mugimenduaren kume hermafrodita izan zen.

Ingalaterran sortu zen 1980ko hamarkadaren hasieran, Londoneko eszenan. Billy´s eta Blitz izeneko klub elitistetan jaio zen. Bi klub hauen inguruan beste hainbat sortu ziren, horien artean Depeche Mode eta Culture Clubek euren lehen kontzertua eman zuten The Regency ezaguna.

New Romantic mugimendua punk izateaz nazkatu ziren aberats kumeek sortu zuten eta berehala inguratu zitzaizkien aldaketa hauetara beti so dauden ¨hornitzaileak¨. Diseinugile, artista eta guzti honekin dirua egin zezakeen petral asko apuntatu zen berehala aukera ugari eskaintzen zuen mugimendu berri honetara.

Korronte honetan, musikaz gain modak berebiziko garrantzia izan zuen. Vivienne Westwoodek, adibidez, Adam and the Antsen jantzi guztiak diseinatu zituen. Erromantiko berriek gainera lotura estua izan zuten moda aldizkariekin. Spandau Ballet, Duran Duran edo Visage bezalako taldeek garaiko aldizkarietako azal guztietan izan ziren.

New Romantic mugimenduak, 70. hamarkadako Glam Rock-etik edan zuen. David Bowieren garrantzia ez dago ukatzerik, baina erromantiko berri hauek ez zuten aurrekarien hippy kutsurik. Natura etxeko koadroetan soilik bisitatzen zuten eta ez zegoen apenas diskurtso ideologikorik. Gau giro nabarmeneko mugimendu hau, klubetan garatu zen eta ez zuen etorkizunera begiratzen. Euren ideologiaren ardatzean ongi pasatzea eta askatasun sexuala zeuden (eta, printzipio, politiko gisa ez da gutxi).

Musikalki ere nabaritu zen aldaketa. Gitarra elektro-akustikoek sintetizadorei utzi zieten lekua. Brian Enoren melodia aurreratuak eta Kraftwerk bezalako taldeek irekitako bideari ekin zioten sintetizadore eta musika errobotikoari melodia gehituaz. Erasure, Ultravox, OMD (Orchestral Manoeuvres In The Dark), Soft Cell, Human League, Depeche Mode, Eurythmics, Pet Shop Boys, Frankie Goes to Hollywood eta abar luze batek gaur eguneraino eragina duen musika egiteko bide berri honi ekin zion.

Hala ere New Romantic mugimendua ez zen guztiz definitu Duran Duran eta Spandau Ballet bezalako taldeek lehen aipatutako Adam and The Ants-en estetika kodigoak bereganatu zituzten arte. Eta ile apaindegiko ateak ireki zirenean laka hodeiek musikaren mundua inbaditu zuten. Alphaville, Aztec Camera, China Crisis, Culture Club, Kajagoogoo, Japan, Fashion, Talk Talk, Modern English, Thompson Twins, Yazoo eta makina bat taldek musikaren unibertsoa Dante Gabriel Rossettiren koadro eder batean bihurtu zuten.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!