Nerbio trigeminoren edo V. bikote kranelaren nukleo nagusia hartzaile somatiko orokor bat da; beraz, neurona sentsitiboen somaz osatutako nukleoa da. Aurpegiaren informazio epikritikoaren aferentziak jasoko ditu.
Nerbio trigeminoaren nukleo nagusiak trigemino nerbioaren adar oftalmikoaren (V1), adar maxilarraren (V2) eta barail adarraren bitartez (V3) jasoko du informazioa.