Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleo

Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleo
Xehetasunak
Honen partetrigeminal nerve nuclei (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latineznucleus mesencephalicus nervi trigemini
TAA14.1.05.409
FMA54568
Terminologia anatomikoa

Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleoa nerbio trigeminoaren (V) hiru nukleo hartzaile somatiko orokorretako bat da. Nukleo horrek hainbat muskulutatik, hala nola, muskulu murtxikatzailetik, informazio propiozeptiboa hartzen du. Horrela, muskuluen egoera funtzionala zein den jakingo du. Neurona sentsitiboek adar zentripetu eta adar zentrifugo bana dituzte. Kasu honetan, adar zentripetua trigeminoaren nukleo eragilera joango da. Era horretan, mugimendu erreflexuak emango dira murtxikatzerakoan, hitz egiterakoan eta abar.

Urdin iluna: nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleoa. Urdin argia: nerbio trigeminoaren nukleo eragilea. Gorriak: goikoa nerbio trigeminoaren nukleo nagusia eta behekoa trigeminoaren bizkarmuin nukleoa. Horia: nerbio trigeminoa (V)

Berezitasuna

Nukleo honen somak ez daude Gasserren gongoilean, trigeminoaren mesentzefaloko nukleoan bertan baizik. Hortaz, zuntzak barail nerbiotik etorriko dira eta ez dute somarik izango, mesentzefaloko nukleoan bertan baitaude somak.

Nukleoaren kokapena

Trigeminoaren mesentzefaloko nukleoa nahiko luzea da, mesentzefaloan hasi eta zubira luzatzen baita.

Erreferentziak

  • Gray's Anatomy 38th. Churchil Livingstone
  • Kandel. Principles of Neurosciences. McGraw Hill
  • https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Kanpo estekak


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!