Nerbio trigeminoaren (V. bikote kranealaren) bizkar-muineko nukleoa, entzefalo enborrean kokaturiko nukleo sentsitiboa da. Nukleo honek, buruaren informazio ez zehatza (protopatikoa) hartuko du.
Egitura anatomikoa
Kokapena
Trigeminoaren bizkar-muineko nukleoa, entzefalo enborreko erraboil atalean kokatzen da.
Orokortasunak
Nukleo hau erraboil osoan zehar luzatzen da eta hiru atal edo azpinukleotan banatzen da:
Aho zatia: garaldean kokatzen dena.
Polo arteko zatia
Buztanaldeko zatia: buztanaldean kokatuta.
Nukleo honek errepresentazio somatotopikoa du:
Aho zatia: sudur eta aho eremuaren errepresentazioa. Ukimen informazioa helduko da.
Polo arteko zatia: begi eta aho alboko eremuaren errepresentazioa. Ukimena eta hortz min informazioa heldu.
Buztanaldeko zatia: buruko atzeko eremua eta barailaren errepresentazioa. Nozizepzioa eta termozepzioa informazioa heldu.
Konexioak
Aferentziak
Nukleo honek Buruaren (sudur barrunbea, kornea, aurpegia...) informazio ez zehatza, hau da, informazio protopatikoa hartuko du trigemino gara nerbioaren adarrak diren nerbio orbitario (V1), barail nerbio (V2) eta nerbio maxilarraren (V3) bitartez. Trigeminoaren bizkarmuin nukleo honetara belarri inguruko informazio sentsitibo protopatikoa ere helduko da eta nerbio estatoakustiko (VII.), nerbio glosofaringeo (IX.) eta nerbio bago (X.) bidez iritsiko da informazioa.
V1ek begi eta bekoki eremutik hartuko du sentikortasuna, masail nerbioak (V2) masail eremutik hartuko du eta barail nerbioak (V3) aho-barail eremutik hartuko du informazio baina gero nukleoan beste antolaketa desberdin bat dute.
Eferentziak
Bizkarmuin-talamo traktuaren bitartez talamora proiekzioak bidaltzen ditu (modu kontralateralean), atze erdialdeko sabelaldeko nukleora