Neoproterozoikoaren hasieran, Rodiniasuperkontinentea zegoen Lur planetaren lur masa gehienaren jabe. Aro honen amaieran, Rodinia zortzi kontinenteetan zatitzen hasi zen. Aro honetan zehar glaziazio handiak egon ziren, beranduago, Lur planetako lehen iraungipen masiboa eragingo zutenak. Neoproterozoikoaren amaieran, berriz ere, kontinenteak batu egin ziren Pannotia superkontinentea eratzeko.
Bizi arrastoak
Neoproterozoikoan, hainbat bizi arrastro daude. Fosilei dagokienez, Akritarko, Ziliatu eta Chrysophyceae espeziekoak aurkitu dira, beste hainbat alga espezienekin batera.
Protistoek lehen metazooak sortu zituzten. Lehen animalia zelulanitz haiek gorputz biguna eta argala zutela uste da; batzuek disko itxura zuten, eta beste batzuek soka luze batena. Garai hartan, lehen har, marmoka eta artropodoak sortu ziren, ozeanoetan zegoen bizitza asko eboluzionatuta.
Cloudina deritzon lehen metazoo ornoduna gari hartan jaio zela uste da. Zientzialarien artean, hala ere, ez dago erabateko adostasuna gai horretan.