Neil Simon

Neil Simon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarvin Neil Simon
JaiotzaNew York1927ko uztailaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBronx
HeriotzaManhattan eta New York2018ko abuztuaren 26a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: GIBa
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1953 -  1973)
Marsha Mason  (1973ko urriaren 25a -  1983ko uztailaren 7a)
Diane Lander (en) Itzuli  (1987 -  1988)
Diane Lander (en) Itzuli  (1990 -  1998)
Elaine Joyce  (1999ko irailaren 11 -  2018ko abuztuaren 26a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
University of Denver (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, zinema ekoizlea, kanta-idazlea, libretista eta ekintzailea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0800319 Allocine: 53100 Allmovie: p111573 IBDB: 7879
Musicbrainz: 977c8d10-dbd5-4c78-8eba-4f0e887ee363 Edit the value on Wikidata

Neil Simon (New York, AEB, 1927ko uztailaren 4aibidem, 2018ko abuztuaren 26a) estatubatuar antzerkigilea izan zen.

Biografia

Oso egile oparoa izan zen eta arrakasta komertzial handiko komediak eta musikalak osatu zituen. 1991n Pulitzer saria irabazi zuen Lost in Yonkers (1990, Yonkersen galduta) komediarekin.

Hasieran komedia arin barregarrien idazle gisa nabarmendu zen, Come Blow Your Horn (1961, Jo ezazu adarra) bere lehen lanak erakusten duenez. Handik hiru urtera argitaratu zuen Barefoot in the Park (1963, Oinutsik parkean), bere esperientzietan oinarriturik idatzia, eta hurrengo lan ospetsua The Odd Couple (1965, Bikote bitxia) izan zen, zeinetan ikertu baitzuen gai serioagoa, giza harremanena hain zuzen ere. The Gingerbread Lady (1970) obran abeslari ohi baten zahartzaroko arazoak deskribatu zituen, eta hiri handietako bizitzaren eragozpenak agertu zituen The Prisoner of Second Avenue (1971, Bigarren hiribideko presoa) obran. Baina umorea nabarmendu zuen berriro ondorengo antzezlanetan: Plaza Suite (1968, Plaza suitea); California Suite (1976, Kalifornia suitea); eta London Suite (1995, Londres suitea), ekitaldi bakarreko lanak. 1977an Chapter Two (Bigarren atala) komedia-drama argitaratu zuen gertaera autobiografikoetan oinarriturik, eta autobiografikoak dira orobat, Brighton Beach Memoirs (1983, Brighton Beacheko memoriak); Biloxi Blues (1985); Broadway Bound (1986); eta Laughter on the 23rd Floor (1993, Algarak 23. solairuan).

Orain arte aipaturiko lanez gainera, eta komedia musikaletarako idatzitako testuetan, nabarmentzekoak dira Sweet Charity (1966, Karitate gozoa); Promises, Promises (1968, Aginduak, aginduak); eta They're Playing Our Song (1979, Gure kantua jotzen ari dira); eta zinemarako zenbait gidoi ere idatzi zituen. 1990eko hamarraldian bi liburu autobiografiko eman zituen argitara, Rewrites (1996, Berridatziak) eta The Play Goes On (1999, Obra aurrera doa).

Haren azken urteetako lan batzuk: 45 Seconds from Broadway (2001); Rose's Dilemma (2003); eta Oscar and Felix: A New Look at the Odd Couple (2004).

Kanpo estekak

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!