Liga Zelta erakundeak nazio zelta gisa onartutako sei herrialdeak: Irlanda Eskozia Man uhartea Gales Kornualles Bretainia
Nazio zeltak Europako mendebaldeko herrialdeak dira, hizkuntza zeltak erabiltzen dituztenak.
V. mende arte, Britainiar Uharteak osoki eta Mendebaldeko Europaren zati bat zeltak ziren. Mendeen iraganean, hizkuntza zeltak eta kultura kontinentearen ipar-mendebaldeko muturretan besterik ez ziren mantendu ahal izan; izan ere, bazter haietan, erromanizazioa berandu edota batere ez zen iritsi, eta germaniar jatorriko herrialdeek (Angloak , jutoak , bikingoak , saxoiak , normandiarrak ...) ez zituzten guztiz menperatu edota asimilatu.
Nazio edo herrialde zeltak
Gaur egun, sei naziok betetzen dituzte irizpide horiek, Iberiar penintsulako lurralde batzuek ere beren burua zeltatzat hartzen duten arren.
Liga Zelta erakundearen arabera honako sei herrialde hauek dira:
Nazio zelten izenak tokian-tokiko hizkuntza zeltan
Euskaraz
Irlandera (Gaeilge)
Eskoziako gaelera (Gàidhlig)
Manxera (Gaelg)
Galesera (Cymraeg)
Kornubiera [ 1] (Kernowek)
Bretainiera (Brezhoneg)
Irlanda
Éire
Èirinn
Nerin
Iwerddon
Iwerdhon
Iwerzhon
Eskozia
Albain
Alba
Nalbin
yr Alban
Alban
Alban/Skos
Man Man Uhartea
Manainn Oileán Mhanann
Manainn Eilean Mhanainn
Mannin Ellan Vannin
Manaw Ynys Manaw
Manow Enys Vanow
Manav Enez Vanav
Gales
an Bhreatain Bheag
a' Chuimrigh
Bretyn
Cymru
Kembra
Kembre
Kornualles
an Chorn
a' Chòrn
y Chorn
Cernyw
Kernow
Kernev-Veur
Bretainia
an Bhriotáin
a' Bhreatainn Bheag
y Vritaan
Llydaw
Breten Vian
Breizh
Britainia Handia
an Bhreatain Mhór
Breatainn Mhòr
Bretyn Vooar
Prydain Fawr
Breten Veur
Breizh Veur
Nazio zeltak
náisiúin Cheilteacha
nàiseanan Ceilteach
ashoonyn Celtiagh
gwledydd Celtaidd
broyow keltek
broioù Keltiek
Hizkuntza zeltak
teangacha Ceilteacha
cànain/teangan Cheilteach
çhengaghyn Celtiagh
ieithoedd Celtaidd
yethow keltek
yezhoù Keltiek
Amerikan
Argentinako Chubuteko probintzian bizi dira galestar jatorriko milaka pertsona, horietako batzuk galesdunak .
Kanadan , Eskozia Berrian bizi dira gaelikodunak (Cape Bretonen bereziki), eta Ternuan irlanderadunak .
Iberiar penintsulan
Penintsularen iparraldean, herrialde batzuek ez dituzte nazio zeltatzat hartzeko historia edo hizkuntza irizpideak betetzen, baina ustezko arrazoi "kulturalak" direla eta, euren burua zeltatzat hartzen dute. Galizia eta Asturies dira nagusiki; eta, neurri apalago batean, Leon eta Kantabria ere bai.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak