Natxitua Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren mendebaldean kokatutakoa. Iparraldean, Ibarrangeluko Arboliz eta Merru auzoekin egiten du muga.
Herri hau kontuan hartuta, 1877ko errolda baino lehen Ea eta Natxitua bere barnean hartzen zituen udalerriak "Natxitua" izena eraman zuen; 1887ko errolda arteko tartean "Natxitua eta Ea" izenpean ezagutu zen eta Bedaroarekin bat egin eta gero "Ea" besterik ez, gaurdaino.
Inguru naturala eta kokapena
Natxitua auzoa Ea udalerriaren erdigunearen gainean dago, itsasoaren mailatik 100 bat metrora. Bedaroarekin batera, Eako portu txikia sortu zuten bi herrietako bat izan zen.
Auzoaren iparraldean Natxituko lapatza harrizko hondartza dago.
Demografia
Ondarea
- Jasokundearen parrokia.
- Agate Deunaren baseliza.
Garraiobideak
Lekeitio eta Bilbo bitarteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka Natxituan. Bi orduoro igarotzen da lanegun eta jaiegunetan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak