Nani Jimenez Puerta (Valentzia, 1981ekoabenduaren 9a) valentziar aktorea eta modeloa da. Ezaguna egin zen, batez ere, L'Alqueria Blanca telebistako telesailean Asun Falcóren rola interpretatu zuenean.
Aktore ibilbidea
Nolabaiteko ospea lortu zuen Valentziako Erkidegoan, Canal 9 telebista autonomikoko L'Alqueria Blanca telesailean paper bat egin baitzuen, Assun Falcó interpretatu zuen.[1]
2009an, El internado telesailean hasi zen lanean, seigarren denboraldian, Amaia antzeztuz, Laguna Negra barnetegiko ikasle distiratsu eta erakargarria. Marcosen lagun taldean sartzea kosta egiten zitzaion, eta zailtasun horrek erakarri egiten zuen. Seigarren denboraldian hasi eta hurrengoan ere jardun zuen, telesaila amaitu arte egon zen.[2]
2011n, Hospital central telesailaren 20. denboraldian hartu zuen parte. Ariadna doktore egoiliar gaztearen rola egin zuen. Mediku lanean zituen dohainak eta talentua ez ziren oharkabean pasatzen, baina lanbide horretan oso garrantzitsua zen zerbait falta zitzaion: bokazioa. Ariadna pertsonaiak uko egiten zien kasu konplexuei, erabakiak hartu beharrik ez izateko eta enpatiarik ez zuen pazienteak ez engaiatzeko.[3]
Amar es para siempre bazkalosteko serialean parte hartu zuen, Isabel Hernandez pertsonaia antzeztuta.[5]
Publizitate kanpaina batzuetan modelo lan egin du, eta hainbat zinema filmetan parte hartu du, besteak beste: 3 días, Lo que tiene el otro eta Mi verano con Marián telebistarako filmak.