Nahia Idoiaga Mondragon (Bilbo, Bizkaia, 1985) psikologoa da.[1][2][3] Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea. Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian doktorea (2016), nazioarteko aipamenarekin.[4][5]
Ikerketa arloan, KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz, inklusio sozio-hezitzaileari, hezkuntzari, feminismoari eta osasunari buruzko ikerketak egin ditu, bai eta horiei buruzko artikulu zientifikoak publikatu ere, eragineko aldizkarietan. Gainera, egoera kalteberan dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europa eremukoak.[4][5]
Irakaskuntzari dagokionez, Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean irakasle da 2016tik; irakasle atxikia da 2017tik; eta agregatu akreditazioa du 2018tik. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera, EHUko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde, Haur Hezkuntza graduko Koordinatzailea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta berdintasun eta kalitate batzordeetako partaide ere.[4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |