Nafarroako Foru Erkidegoko bandera
|
Erabilera |
|
Proportzioa |
2:3
|
Erabakia |
1982ko abuztuaren 10a
|
Koloreak |
|
Nafarroako Foru Erkidegoko bandera Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 7.2 artikuluak ezarri zuen:[1]
«
|
Nafarroako bandera gorria da, erdian armarria duela
|
»
|
Armarria aurreko atalak deskribatzen du:
«
|
Nafarroako armarria, hondo gorriaren gainean paraturiko urrezko kateez da, katemailaz osaturiko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutela eta ororen gainean, berriz, Errege koroa, Nafarroako antzinako Erresumaren sinboloa.
|
»
|
Historia
Egungo bandera lehendabizikoz 1910ean deskribatu zuten hiru euskaltzalek: Kanpion, Altadill eta Oloritzek hain zuzen ere.[2] Haiek kolore gorria aukeratu zuten, armarriaren zelaiaren kolorea zelako.
Nafarroako Erresuman ez zegoen berez Erresumaren bandera baizik eta erregearen ikurra. Hala ere, Martin Larraiotzek esanetan, jadanik XIV. mendean Paris konkistatzea saiatu zuten Karlos II.a Nafarroakoaren soldaduek txapela gorriak zeramatzaten[3]. 1512an ere, Nafarroako konkistaren garaian, Fadrique Álvarez de Toledo Albako Dukearen kronista zen Luis Correak ere horrela zioen: aurrekaldean inoiz babesik gabe uztea zin egindako eta zenbait urrezko xarpak zituen bandera gorriztadun hirurehun lagun inguru zutik itxoiten zeuden[4].
Bandera ofizialak
Bandera historikoa
Beste banderak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak