Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioa[1] 2000. urtean[2] Nafarroako Gobernuak sortutako fundazio bat da.[3]
Fundazioaren helburuak hauek dira: Interes Kulturaleko Ondasun deklaratutako ondasunak babestu, kontserbatu, berreskuratu, handiagotu, ikertu, zabaldu eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzea, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen oinarri diren printzipioen arabera; Edozein pertsona fisiko eta/edo juridiko publiko edo pribaturengandik baliabide ekonomikoak lortzea, Fundazioaren berezko helburuak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren edozein motatako dirulaguntza edo laguntzen bidez; Fundazioa beraren helburuak herritarren artean zabaltzea, Nafarroako Ondare Historikoa hobeto ezagutzeko; Fundazioaren helburuak garatzen lagunduko duten hedapen-, ikerketa- eta prestakuntza-programak sustatzea eta prestatzea eta, azkenik, Aipatutako helburuak betetzen laguntzen duen beste edozein jarduera.
Patronatua nafar gobernuko kultura, ondarea eta turismoko sailetako hainbat arduradunez osatuta dago.[3] Fundazioko lehen lehendakaria Miguel Sanz izan zen.[4]
Erakusketak antolatu izan ditu, kultura ondare fisikoko hainbat ondasunetan esku hartu du kontserbazio edo bestelako lanak egiteko. [5]Bestalde, monografiak ere argitaratu ditu zenbait ondasunei buruzkoak, hala nola, Uxueri buruz, Artaxoako harresiei buruz, Andelosko erromatar hiriari buruz, eta abar, beti ere gaztelaniaz soilik.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak