NOR ikerketa taldeaEuskal Herriko Unibertsitatekoa da. UPV/EHUko Parte Hartuz eta AFIT ikertaldeekin batera EMAN Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatea osatzen dute. Taldeak honako ikerketa-ildo hauetan egiten du lan: Europako hizkuntza gutxituak eta telebista, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egitura eta tokiko telebistak, Komunikabideak eta talde nortasunak. Horrez gain, harreman sendoak ditu Europako beste ikerketa talde batzuekin, bereziki Mercator Media nazioarteko taldearekin.[1]
Lezo Urreztieta marinelen historia sinesgaitza kontatzen duen Jainkoak ez dit barkatzen filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen. Martin Ugalde kazetariak jasotako materiala erabili zuen Josu Martinezek gidoia sortzeko.
Kantatzen duten herriak jardunaldiak
Kantatzen duten herriak izeneko jardunaldia antolatu zuen taldeak.
Sariak eta errekonozimenduak
2020: Miren Artetxe Sarasola, NOR Ikerketa Taldeko kideak, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria jaso zuen, Euskaltzaindiak eta EHUk banatzen dutena. Mirenek EHUn defendatu zuen Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak izeneko doktore-tesia, Jone Miren Hernandez eta Josu Amezagaren zuzendaritzapean, 2020ko otsailean. [2]