Münchhausenen sindromea pertsona batek bere buruari sintoma fisiko nahiz psikikoak nahita eragitea edo horien itxura egitea ezaugarri duen sindromea da. Ezin da egiaztatu sintomatologia hori guztia justifikatuko lukeen inolako gaixotasunik.[1]Nahasmendu faktizio mota hau 1951n deskribatu eta Münchhausengo Baroiaren omenez izendatu zuten.