Márcia Denser (São Paulo, 1957ko maiatzaren 23a – ibidem, 2024ko apirilaren 5a) brasildar idazle eta kazetaria izan zen[1].
Bizitza
1974an komunikazio eta arteetan lizentziatu zen Mackenzie Unibertsitate Presbiterianoan. 23 urterekin idatzi zuen Tango Fantasma ipuin bildumarekin debutatu zen literaturan. Kazetari gisa, Nova, Interview eta Vogue aldizkarietan eta Folha de S. Paulo egunkarian lan egin zuen. Very Prazer (1982) eta O Prazer é Todo Meu (1984) emakume idazleen ipuin erotikoen antologiak bildu zituen. 2003an, komunikazio eta semiotikako graduondokoa egin zuen São Pauloko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean[2].
2024ko apirilaren 5ean, familiak Denserren heriotza Twitterren bidez jakinarazi zuen[3][4].
Lanak
- Ipuinak
- Tango Fantasma (1977)
- O Animal dos Motéis (1981)
- Exercícios para o Pecado (1984)
- Diana Caçadora (1986)
- Toda Prosa (2002)
- Toda Prosa II: obra escolhida (2008)
- Eleberriak
- Caim - Sagrados Laços Frouxos (2006)
- DesEstórias (2016)
- Haurrentzako liburuak
- A Ponte das Estrelas (1994)
Erreferentziak
Kanpo estekak