Muxarrak Gliridae familiako karraskari eskiuromorfoak dira, Europan, Afrikan eta Asian bizi direnak. Horietatik bi bizi dira Euskal Herrian, soro-muxarra eta muxar grisa.
18 zentimetro inguru luze izaten du gorputza, 13 zentimetrokoa eta oso iletsua isatsa. Ile trinko leuna du, gaztaina-kolorekoa bizkarrean, eta zuria papar-sabeletan. Pagadietan eta hariztietan ibiltzen da, zuhaitzen gainean gehienetan, pago- eta haritz-ezkurrak eta hurrak janez, baina fruituak, txori-arrautzak eta txori txikiak ere. Nahiko azkar ugaltzen da; 6 ume izan ditzake aldiko. Negua lozorroan igarotzen du.
Europako erdialdean, hegoaldean eta mendebaldean bizi da, eta, Asian, Turkestanen eta Iranen.
Sailkapena
Erreferentziak