Murtala Mohammed (Kano, 1938ko azaroaren 8a - Lagos, 1976ko otsailaren 13a) Nigeriako presidentea izan zen. Fulani etniako kidea izan zen. 1958an Nigeriako armadan sartu zen eta 1966an Nigeriako Gerra Zibilan parte hartu zuen. 1975eko uztailaren 29an armadek Yakubu Gowonen aurka estatu-kolpea eman zuen eta Mohammed estatuburu izendatu zuten. 1976ko otsailaren 13an soldadu talde batek erail zuen.