Muniain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Munayn (1268)
Munayn (1280)
Muniayn (1350)
Munayn (1366)
Muniayn (1532)
Muniain (1534)
Muniain (1626)
Muniain (1800)
Muniain (1930)
Muniain (1966)
Ezaugarriak
Armarria
Muniaingo armarria Artzibarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
«
Hondo urdin batez eta aurrean astigar batez terrazatzatuta osatuta dago, gainean zilarrezko bi ezpata urrezko eskutoki gurutzatuekin, metal bereko balantza bati eusten diotenak.
Artzibar ibarra berezia da, bitxia beharbada, eta Erdi Arokan galtzen da bere jatorria. Ez dio jarraitzen ibai baten inguruan garatzeko zonako arauari. Bi adar bereiz ditu, Irati eta Urrobi ibaien ibilbideei jarraituz, eta hirugarren adar erdi bortxatu bat Gurpegi errekaren inguruan.
Klima
Udalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1 000 eta 1 600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotikapirilera ohikoa da elurra jaustea.
Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1 000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.
Estazio meteorologikoak
Artzibarren dagoen Orotz-Betelu udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 619 metrora, Nafarroako Gobernuak1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
565 metroko altueran zegoen kokagune txiki bat zen, Artozkiko lautadaren ipar-mendebaldean. Bere profila erraz antzeman zitekeen errepide gainean, jaurerri txikian bezala, zelatari txiki bat bezala, Artozkiko zentral hidroelektrikoaren eta herriaren artean. Hasieran ez zegoen argi urak hartuko zuen edo bota gabe utziko zuten. 1989koItoizko urtegiaren ingurumen-inpaktuari buruzko hasierako txostenean ez zen hura suntsitzea baloratzen, nahiz eta, azkenean, hondeamakinek eraitsi zuten 2003an.