Mulan 2020ko Niki Caro zeelandaberritarrak zuzendutako ekintzazko film bat da. 1998ko izenburu berdineko marrazki bizidunetako filmaren berregokitzapena da, hau aldi berean Hua Mulan txinatar kondairan oinarritzen delarik. Liu Yifei, Donnie Yen, Jason Scott Lee, Yoson An, Gong Li eta Jet Li aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Enperadore txinatarrak herrialdea iparraldeko inbaditzaileetatik babesteko familia bakoitzeko gizonezko bat gudarostean errekrutatzeko agindua ematen duenean, Hua Mulan, gerlari ohoretsu adindun baten alaba helduenak, aitaren lekua hartzen du. Gizonezkotzat aurkezten da, eta froga gogorrak igarotzen ditu, gerlari ohoretsu bihurtu eta bere aberriaren eta aita harroaren errespetua lortu arte.
Estreinaldia eta polemika
COVID-19 pandemiaren eraginez, hainbat aldiz atzeratu zen filmaren estreinaldia zinema aretoetan. Azkenik, Walt Disney Pictures ekoiztetxeak Disney+ streaming plataforman alokairuan estreinatzea erabaki zuen, 2020ko irailaren 4ean, zerbitzua eskuragarri zeukaten herrialdeetan (tartean Euskal Herrian), zinema aretoetatik pasa gabe.[1] Handik gutxira, jada euskarazko azpidatziak prest zeuden, boluntario baten eskutik, ez Disneyren borondatez[2].
Zenbait talde politikok boikota eskatu izan dute filmaren kontra, Txinako agintaritzaren ikuspegi politikoak defendatzen dituelakoan. Bereziki, Liu Yifei aktore protagonistak Hong Kong-eko poliziaren alde hitz egin du hiri hartako protesta mugimenduaren kontestuan, eta horregatik jomugan jarri dute aktibista askok[2].
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak