Mount Hood Albert Bierstadt margolari erroantikoak 1869ean margotu zuen lana da. Portland Art Museumen gordetzen da, Ameriketako Estatu Batuetan. Olioa mihise gainean teknika erabilita egin zen. Izen bereko Oregoneko mendiaren ikuspegi bat irudikatzen du.[1]
Deskribapena
Albert Bierstadten ospea Ameriketako Mendebaldeko bere paisaia dramatikoetatik zetorren. New Yorkeko eta Londresko estudioetan margolanak konposatu zituen Estatu Batuetako mendebaldean zehar egin zituen bidai luzeetan egin zituen zirriborro, ohar eta olio-azterketa txikietatik. Bierstadt margolariarentzat, Amerikako Mendebaldeko monumentaltasunaren metafora komunikatzea garrantzitsuagoa zen margolana geografikoki zehatza egitea baino. Ondorioz, koadroaren ezaugarri asko benetako paisaiatik aldatu ziren, hala nola, Hood mendiaren altuera gehiegizkoa eta Columbia ibaiaren arroila ondoan leku bakarrean aldi berean ikusi ezin ziren paisaia-osagai desberdinak.
Erreferentziak
Kanpo estekak