Mortsel

Mortsel
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Anberesko probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Antwerp
AlkateaErik Broeckx
Posta kodea2640
HerriburuaMortsel (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°10′13″N 4°27′24″E / 51.1703°N 4.4567°E / 51.1703; 4.4567
Map
Azalera7,78 km²
MugakideakBoechout, Edegem, Hove, Borsbeek eta Anberes
Demografia
Biztanleria26.157 (2020ko urtarrilaren 1a)
0 (2020)
Dentsitatea3.362 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03
Ordu eremuaUTC+01:00
Hizkuntza ofizialanederlandera
mortsel.be

Mortsel (nederlanderaz ahoskatua: ˈmɔrtsəl) Belgikako iparraldean dagoen hiria da, Flandriako Anberesko probintzian dagoena. 2015eko urtarrilaren 1ean 25.143 biztanle zituen. Flandriako populazio dentsitate handiena duen udalerria da, eta Belgikako bigarren handiena (Saint-Nicolasen atzetik), Brusela-Hiriburua eskualdea kenduta.

Geografia

Hiriak eremu hauek ditu: Mortsel-Dorp, Oude-God eta Luithagen. Mortselek muga egiten du ondoko udalerri hauekin: Anberes (Wilrijk, Berchem eta Deurne barrutiak), Borsbeek, Boechout, Hove, eta Edegem.

Historia

Mortselen bigarren mundu gerrako alboko kalte tragedia handienetako baten eszenatokia izan zen. 1943ko apirilaren 5ean, Aliatuek Minerva auto-faktoriaren bonbardaketa handia antolatu zuten, garai hartan Luftwaffe abioien konponketak egiteko erabiltzen zena. Helburuan huts egin eta jomuga beharrean ondoko etxebizitza eremua bonbardatu zuten. Horren ondorioz, 936 zibil hil ziren, horietatik 209 haurrak, hau da, Gernikako bonbardaketan baino hildako zibil gehiago eragin zituen, izatez, 400 hildako inguru gertatu baitziren Gernikan.[1]

Anberesen aurka jaurti zen azken V2-a Motselen erori zen ere, 27 hildako eraginez, 1945eko martxoaren 27an.

Ekonomia

Agfa-Gevaert enpresaren egoitza nagusia Mortselen dago. Mortsel ezaguna da bertako tipulengatik.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Serrien, Pieter. Bombing of Mortsel. (Noiz kontsultatua: 2016-2-19).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!